Autormenetarako ekitaldia abenduaren 15ean egingo da Bilbon

Bizkaie! 2022-11-30 10:57   Kulturea

Bilboko 2022ko Ospetsuak: Daniel Innerarity, Iraia Iturregi, Adolfo Arejita eta Susana Rodriguez.

Bilboko Udaleko Juan Mari Aburto alkateak ezagutzera emon ditu Bilboko 2022ko Ospetsuak: Daniel Innerarity, Iraia Iturregi, Adolfo Arejita eta Susana Rodriguez. Gainera, Uriko 2022ko Enbaxadore izentau dau Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS), joan dan martian lehen mendeurrena ospatu eban. Autorpenak emoteko ekitaldia abenduaren 15ean egingo da udaletxeko Arabiar Aretoan, Bilboko Alkatea buru eta Ospetsu barriak tarteko dirala.

2001ean eratutako Bilboko Ospetsuak aintzatespen honen bidez, jardunean egindako ibilbidearen ondorioz uriaren izen ona zabaltzen lagundu daben personak nahiz erakundeak aldarrikatu nahi dira.

Uriaren Enbajadorea 2022: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)

Bilboko Ospetsuak - Sarituen zerrendea

Bilboko Ospetsuen zerrendan, 115 izen dagoz orain arte: Musikariak, abeslariak, konpositoreak, historialariak, idazleak, sukaldariak, aktoreak, enpresak, enpresa-zuzendariak, ikastetxeak, zinema-zuzendariak, modako profesionalak, artistak, jatetxeak... Zerrenda honen barruan, uriaren hiru Enbajadore be nabarmendu behar dira: Athletic Club (2012), Guggenheim Bilbao Museoa (2017) eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa (2022).

2001: Elías Amezaga, Carmelo Bernaola, Angel Ortiz Alfau.

2002: Jose Zuazagoitia, Rafael Ossa Echaburu, Pedro Olea, Sabina de la Cruz.

2003: Carmen Orueta, Enma Jimenez, Antonio Foraster, Vicente Larrea, Josu Meabe.

2004: Iñaki Garcia-Erguin, Víctor Montes, Kepa Junquera, Mariví Bilbao, Eleizbarrutiko Caritas.

2005: Beti Jai Alai, Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa, Casa Lopez Oleaga, El Consorcio, Aritza Galeria.

2006: Félix Iñiguez de Onzoño, Juan Sabas Olabarria, Miguel Álvarez Villota, Oskorri, Raimundo Pérez Lezama, Rimbombin Jatetxea, Sombrerería Gorostiaga.

2007: Caballero Farmazia, Pariza Farmazia, Unceta Farmazia, Javier de Bengoechea y Niebla, José María Orue Aranguren, José Miguel de Azaola Uriguen, Rafael Iriondo Aurtenetxea.

2008: Yolanda Aberasturi Basabe, Adolfo Cabrales Mato "Fito", Mercedes de Miguel Heras, José Luis Marcaida Onaindia, Miriam Ocariz Miguel.

2009: Josu Bergara Etxebarria, Mª Jesús Cava Mesa, Presentación de María Hijas de la Cruz Ikastetxea, Bilboko Kontsulen Kidegoa, Xabier de Irala Estevez, Alejandro Echevarria Busquet, Jesús Llona Larrauri eta Garbiñe Badiola Fariña, Asier Polo Bilbao.

2010: Bilboko Mediku Zientzien Akademia, Alex de la Iglesia, Luis de Pablo, El Correo Español-El Pueblo Vasco, Hipólito Suarez, Pedro Luis Uriarte, Igor Yebra.

2011: Adela Asua Batarrita, Virginia Berasategui Luna, Ricardo Diez Hochleitner, Mario Fernández Pelaz, Ángel María Villar Llona, Iberdrola.

2012: Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola, Siervas de Jesús de la Caridad, Olmo eta Don Celes, Abao-Olbe, Idom, Zazpi Kaleetako txikiteroak. Uriaren 2012ko Enbajadorea Athletic Club.

2013: Vicinay Cadenas, S.A., Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ), Cine Club FAS, Otxarkoaga Prestakuntza Zentroa.

2014: Eneko Atxa, Ramón Barea, Txomin Bereciartua, Jon Kortajarena, Carmen Mijangos.

2015: Martina de Zuricalday Bilbao Gozotegiak, Txetxu Rojo, Alfonso Santiago, Emilio Sagi, Gorabide, Karmele Goñi.

2016: Jose Angel Iribar, Sara Estévez, Xabier Kintana, Jose Antonio Garrido, Begoña Rueda.

2017: Bizkaisida Bizkaiko Hiesaren aurkako Herri Batzordea, Javier Viar Olloqui, Jon Ortuzar Bilbao, María Dolores de Damborenea González, TeleBilbao.
Hiriaren 2017ko Enbajadorea Guggenheim Bilbao Museoa.

2018: Félix Linares Jaca, Victoria Cañas Cenea, Isidro Elezgarai Esteban.

2019: Mari Puri Herrero Martínez de Nanclares, Jaime A. Gil Lozano, Marta Macho Stadler, Javier Salgado Martín.

2020: Estibaliz Barron Pardo, Fernando Canales Etxanobe, Itziar Lazkano Setién, Arantza Matías Gurrea.

2021: Boni Garcia de Loma-Osorio, Miren Agur Meabe, Fernando Querejeta, Alicia Rueda.

2022: Daniel Innenarity Grau, Iraia Iturregi Sustatxa, Adolfo Arejita Oñarte-Etxebarria, Susana Rodriguez Vicente. Uriaren 2022ko Enbajadorea Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu