D8 Sorkuntza Faktoriak egoitza artistikoen programa-deialdia egin dau
2022-11-29 10:58 KultureaBizkaian jantza-proiektu barriak sortu, landu eta zabalkundea sustatzeko dira
Hautatutako proiektuek egonaldi artistikoa eta teknikoa izango dabe D8 Sorkuntza Faktoriaren Bilboko egoitzan, bai eta laguntza ekonomikoa be.
D8 Sorkuntza Faktoriako egonaldiaren ezaugarriak
Egonaldiak D8 Sorkuntza Faktoriaren instalazinoetan egingo dira 2023ko urtarriletik aurrera. Gehieneko iraupena aste bikoa izango da.
Hautatutako proiektuek astelehenetik barikura izango dabe lan-espazioa, 09:00etatik 17:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, D8SFren instalazinoen erabilerea bertako kudeatzaileakaz adostuko da.
Lanak aurkezteko lekua eta epea
Proiektuak aurkezteko epea 2022ko zemendiaren 30etik abenduaren 30era izango da.
Eskabidea eta dokumentazinoa aurkeztu hemen.
Balorazino-batzordea
Epearen barruan eta oinarrien araberako dokumentazinoagaz aurkezten diran proiektuak D8SF balorauko ditu. Balorazinoaren emoitzea urtarrilaren hasieran jakinarazoko jake zuzenean hautatutako konpainiei eskabidean emondako kontaktuan eta gure sare sozialen bitartez.
D8 Sorkuntza Faktoria 2019an sortutako proiektua da, Zorrotzako Gaztetxea ardatz hartuta, 2004tik Bilboko Zorrotza auzoko alkarte-mobimentua eta gizarte-ehuna aktibo mantentzen dituan gizarte-zentro autogestionatua.
Bilbon dago eta bere helburu nagusia da AAEEko konpainia eta profesionalei euren proiektuak lantzen laguntzeko programak sortzea.
Oinarriak
1. Deialdiaren helburua proiektu onuradunak hautatzea da, 2023an egonaldiak egin deiezan.
2. Eskatzailearen profila:
● Konpainia edo talde egonkorrak.
● Banakako proiektuak.
● Proiektu baterako berariaz sortutako kolektiboak.
3. Lanak aurkezteko lekua eta epea:
Proiektuak aurkezteko epea 2022ko zemendiaren 30etik abenduaren 30era izango da.
Eskabidea eta dokumentazinoa aurkeztu hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!