Kultura Feminista Jaialdiaren aurtengo edizinoa, Tabakaleran.

Bizkaie! 2022-11-29 09:22   Kulturea

Kultura Feminista Jaialdiaren aurtengo edizinoa, Tabakaleran.

#ahoanarras

Arrastoak lehen izan zana identifiketan ixten deusku. Hor egoana daborduko ez da agertzen, ez dago irakurgarritasunik ikusten ez dan hori barik, gauza bera barik. Baina hor egon zan. Gure amonak, gure xamanak, gure auzokoak, feminismoaren behi sagradu eta profanoak, gure lagunak, gure marika ospetsuak, bollerak, gerrillari trabestiak, puta iraultzaileak, gure ahiztak. Gaur egun arakatzen eta orainera, egitera, ekarten dogunaren genealogia eta artxibo dira.

Hondar identifikagarriak dira: Azala, izerdia, odola, jarioa, gauza zehatzak, ikututen diranak. Eta ukututen ez diran gauzak be bai, besteak beste, desirea, nekea, estasia, maitasuna. Subjektu tentea jausi egiten da desiratzeko, jagoteko, begiratzeko. Beste gorputz batera hurreratzeak makurtzea eta bertikala dan hori abandonetea dakarrelako. Beherantz joaten ixten deutsagu geure buruari, gorputz propioa ahuspeztuz, beste posizino batetik begiratu eta izateko: Lurraren arrasean dagoan posizino bat. Heriotzea ezagutzeko ahultasunean, inauterian, porrotean eta dagoeneko zuzena ez dan zeozer izatearen plazerrean topo egiten dogu.

Alkartu eta alkarri itsasten gatxakoz birrindutako lurrean dolua konpartiduteko. Gorputz urratuak, bere amaieratik gero eta hurrago dagoan mundu batean existiduten ixten ez jakena; ostera, imajinetan dabe izan daitekeen bat. Maila prekarioan narrastuten gara, larruazalak azalbarritzeko: Larru horreek indartsuagoak, plastikoagoak, sutsuagoak diran purpurinaz betetako larruek ordezkatzen ditue.

Gure arrastoak lerde itsaskor bat ixten dauelako zoruan, lurrean, kuleroetan. Nekeak, kolpeek, minak egindako markak dira, baita erresistentziak, burrukak, pozak eta jantzak egindakoak be. Arrastaka doazenek, kanporatuek, zikinek, urdangek ixten daben arrastoa. Jausi eta arrastau egiten gara, zikindu, detrituakakaz nahastau eta olgetan dogu, materiakaz esperimentau egiten dogu horreek sakonera erpatekoo, misteriotsua danera, desiragarria danera, irudimenez lepo dagoanera, potentzia eraldatzailez gainezka dagoan horretara eroateko.

Egitarauari jagokonez, lehenengo egunean, zemendiaren 30ean ondokoa izango da:

18:00 Berbaldi performatiboa: Lurraren mezua (ES). Eulalia Valldosera, artista eta aktibista mistikoa: Z Aretoa + Streaminga.

19:30 Berbaldia: Bilgarria, historia eta sinkopea (ES). Isabel de Naverán, jantza eta performance-an ikerlaria: Z Aretoan.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu