¡Ay, Carmela! barriro Pabilioi 6ko oholtzan
2022-11-25 12:23 AntzerkiaHolan ekingo deutse abenduari Pabilioi 6koek.
Ramón Bareak zuzendutako proposamen honetan Olatz Ganboa eta Diego Pérez izango dira antzezleak.
José Sanchis Sinisterra egileak adierazo dauenez, 1985ean idatzitako ¡Ay, Carmela! antzezlana arteak gerrearen basakeriari aurre egiteko eregitako manifestua da.
Antzezlana estreinau ebenetik 30 urte pasau ostean, gogor dator barriro be, gogoratuak izan nahi dituen guztiei ahotsa emon eta herrien memoria aldarrikatzeko. Gerra Zibilean, zonalde frankistan atrapauta dagozan komiko pobre bi eta nekatuen istorioaz harago, ¡Ay, Carmela! ahanzturearen kontrako garrasi bat da.
Soinuaren arduraduna Adrián García de los Ojos izan da, argiztapenarena Fernando Alcauzar eta jantzitegiarena Betitxe Saitua. Antzezlanak Euskal Produkzino Onenaren Ercilla Saria irabazi eban 2019. urtean.
Obrea abenduaren 2tik 18ra antzeztuko da (20:00retan, abenduaren 4,6,11,18an izan ezik, orduan 19:00retan izango baita) eta sarrerak eskuragarri dagoz hemen.
Informazino gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!