2022/11/24 19:30
Bilboko Arriaga Antzokian | Antzerkia'Todas las hijas'
Estreinaldia.
Testua: David Caiña.
Zuzendaria: Andres Lima.
Aktoreak: Ane Gabarain, Gemma Martinez, Maribel Salas, Sol Maguna eta Vito Rogado.
Sinopsia: Bost emakume aktoreren historia da. Hareen bizitzearen ipuina da. Bost emakumek berba egiten dabe berba egiteko beharra dabelako, honaino zelan heldu diran kontetako, euren bizitzak eta artea zelan bizi izan dituen adierazoteko eta galdera honi erantzuteko: zergaitik sentiduten daben kezka bat paparraren barru-barruan, bihotzaren eta biriken artean, sentimenduak eta arnasea dagozan lekuan. Beharbada, mina da; edo bildurra, besterik ez; edo edadea; edo bakardadea; edo maitasuna, batzuetan min emoten baitau; edo trebeska geratu dan barre bat. Baina danek gogoratzen dabe ama, eta horregaitik dira danak alabak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!