Bildurra eta kontrolaren aurrean, Justizia Feministea! Estamos organizadas, Nous sommes organisees!

Bizkaie! 2022-11-22 11:02   Pil-pilean

Hori da aurtengo zemendiaren 25erako goiburua.

Aurreko urtetik gaur arte ezer gitxi aldatu da egoerea; indarkeria matxisteak bere horretan jarraitzen dau. Sistema heteropatriarkal kapitalisteak gure bizitzak kolpatzen jarraitzen dau.

Indarkeria matxisteak hamaika forma hartu leikez eta etenbarik mekanismo ugari jarten ditu martxan indarkeria hori apliketako; ikusi besterik ez dago, joan barri dan udan, batez be jai giroan izandako eraso matxisten harian jazotakoa; kontrol sozial etenik bakoa, bildurrean oinarritutako mezu eta neurriak, poliziaren presentzia neurribakoa... Eta dana, barriro be fokua emakumeokan jarteko. Esan geinke sistema heteropatriarkal kapitalistea gero eta modu gordinagoan azaleratu jakula, ezelako lotsa barik. Jakin badakigu, feministok sortzen dogun olatu bakotxean, sistemeak olatu horreek akabetako mekanismoak jarten dituala martxan eta, aurten be, ez da gitxiagorako izan.

Aitatutako erasoez gan, indarkeria matxisteak hartzen dituan beste hamaika forma salatzeko be urtengo dogu kalera; indarkeria instituzionala, lan esparruan sufriduten doguna, etxean, heteroarautik urteteagaitik jasaten doguna... Nahikoa da! Nazkatuta gagoz! Urteak daroaguz indarkeria horreei guztiei aurre egiteko atontzen eta burrukan. Badakigu hori dala bidea; gure arteko sareak eregi, alkar jagon, burrukan segidu, ardurak hartu, gizonei esan eta sistemea errotik aldatzeko bideak eregi. Autodefensa feministea da horretarako dogun tresna eraginkorrena eta antolakuntza feministaz boteretuko gara.

Gizonak aitatu ostean, gaur egun ezin dogu esan barik itxi gizonei jagotzuezan ardurak hartzeko, itxi erasotzaile izateari eta konplize izateari. Hartu egoereak eskatzen dauen ardurea eta erantzukizuna. Azaleko diskursoek ez dabe balio praktikan ezer ez bada aldatzen.

Beraz, emakume*, trans eta bollerook dei egiten dogu zemendiaren 25ean eta 26ean Euskal herriko kaleak hartu daiguzan:

 Ondokoak izango dira uriburuetako deialdiak:

- Donostia: 19:00retan, Bulebarretik.

- Gasteiz: 19:00retan, San Anton plazatik.

- Iruñea: 20:00etan, Gaztelu plazatik.

- Bilbo: 19:00retan, Jesusen Bihotza plazatik.

- Baiona: Zemendiaren 26an, 19:00retan, Herriko Etxeko plazatik.

Ganerako herrietan be, deialdietan parte hartzeko deia egiten dogu.

Gora burruka feministea! Gora autodefensa feministea!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu