Alaia Martinek esku-eskura dau finala

Bizkaie! 2022-11-21 07:58   Bertsolaritzea

Amurrioko saioan nagusi izan da, Aitor Bizkarraren aurretik.

Alaia Martin, Amurrion (argazkiak: XDZ) | Ikusi handiago | Argazki originala

Finalaurrekoetako bigarren itzulia hasi da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusian, eta lehenengo itzuliaren moduan hasi da: Alaia Martinek saioa irabazita. Hortaz, oiartzuarrak aukera ederra dau Iruñeko finalean sartzeko, hurrengo saio bietako emoitzen zain egon beharko badau be.

Bañueta kiroldegian 1.250 lagun batu ziran zapatuan. Oholtzan, sei bertsolari, Beñat Vidal gai-jartzailearen aginduetara. Saio guztian erregular eta seguru ibili zan Alaia Martin eta ez zan ezustekoa izan amaierako puntuazinoetan bera lehenengo postuan zala jakitea. Epaileek 676 puntu emon eutsezen.

Bigarren Aitor Bizkarra izan zan, 651,5 puntugaz. Itzuli bietako puntuazinoa kontuan izanda, abadiñarrak be badau finalean sartzeko aukerea, baina ez dau erraz izango. Hirugarrenak, Oihana Iguaranek (632,5), be badau Iruñean kantetako esperantzea.

Laugarren Onintza Enbeita izan zan (632,5), bosgarren Agin Laburu (624) eta seigarren Miren Artetxe (595,5).

Hurrengo saioa Baionan jokatuko da, zapatuan, hilak 26. Han izango dira Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena, Julio Soto, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina eta Unai Agirre. Bestetik, Bizkaie! webguneko irakurleen artean saio batzuetarako sarrerak banatzen gabiz, hurrengoak abenduaren 3an Bilbon jokatuko dan finalaurrekorako izango dira.

Hau da finalaurrekoetako behin behineko sailkapena:

Alaia Martin (2) 1.405,5

Aitor Bizkarra (2) 1.329

Oihana Iguaran (2) 1.321

Agin Laburu (2) 1.301

Onintza Enbeita (2) 1.272

Miren Artetxe (2) 1.240

Aitor Mendiluze 726,5

Beñat Gaztelumendi 716,5

Joanes Illarregi 711

Sustrai Colina 710

Amets Arzallus 688

Julio Soto 686

Agin Laburu 677

Nerea Ibarzabal 673

Saioa Alkaiza 662

Jone Uria 660,5

Unai Agirre 652,5

Eñaut Martikorena 636,5

Maddalen Arzallus 635

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu