41. Bilboko Txotxongiloen Nazinoarteko Jaialdia, zemendiaren 19tik 27ra

Bizkaie! 2022-11-17 08:09   Kulturea

1982tik eten barik egin da

Oinarrizko helburuak dira arte eszenikoen barruan antxinako kultur-adierazpen honen bilakaeran laguntzea eta jarraitzaile gehiago erakartea.

Tolosako Nazinoarteko Topic Txotxongilo Zentroagaz eta bere Tirijai jaialdiagaz eta Udagoieneko Txotxongilo Jaialdien Sareagaz, Ritto-gaz lankidetzea indartzea da asmoa TX Jaialdi bizkaitarraren indarra erakusteko nazinoarteko txotxongilo jaialdien artean.

Hitzorduaren barrikuntza nagusietako bat Bizkaiko uriburuko hainbat auzotan eta lurraldeko beste herri batzuetan, besteak beste, Areatzan, Larrabetzun, Arrigorriagan, Lezaman edo Muskizen, ikuskizunak egitea da, txotxongiloen kulturea gehiakana hurreratzeko asmoz.

Uriburuari jagokonez, ekitaldiak Biboko Campos Antzokian, Txotena Gunean (Otxarkoaga), Basurtu, Zorrotza eta San Frantziskoko udaltegietan, Arriaga plazan eta La Fundición Aretoan (Deustu) izango dira, baita Bilboko plaza batzuetan eta kalerik kale be.

Ikuskizun guztiak publiko zabalari zuzenduta dagoz, helduentzako, familientzako, neska-mutilentzako eta nerabeentzako, hain zuzen be.

Bilbao TX Festival jaialdiaren arduradun Juanjo Corralesek azaldu dauenez, azken 6 urte honeek publikoagaz, txotxongilo eta objektuen antzerkiaren sektoreagaz eta euskal erakundeakaz hartu-emonanak sendotzeko eta berreskuratzeko lana izan dira. Jaialdi honen hurrengo urratsa gure produkzinoak babesteko lan egitea da, euskal artista titiriteroen sorkuntzarako, prestakuntzarako eta proiekzinorako gure baliabideak eskainiz, hain errekonozimendu txikia dauen espazio artistiko honen definizinoan eta bere profil profesionalean sendo parte hartuz; personakandik hain hur dagoen milaka urteko arte horren erabilgarritasunean eta bokazinoan sakontzen jarraitzearen alde egiten dau, kohesino sozialaren eta hezkuntzearen erabilera metodologikoaren beharretara aplikauta.

Kontuak kontu, 1982ko neguan Bilbon sortua, Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiak azken 40 urteotan lagundu dau txotxongiloen arte unibersalaren sustapen eta ezagutzan. Arte honek eraldaketa handia izan dau azken urteotan eta gizateriaren kultura eta garai ezbardinetako tradizinoetan, herri-adierazpenetan eta errituetan oso errotuta dagozan forma artistikoak ardatz hartuta, abangoardia sortzailearen jokeretara egokitu da.

Egitaraua

Bilbao TX Festival jaialdiaren programazinoko jarduera nagusietako bat Michele Cafaggi (Italia) konpainiaren eskutik dator. Taldea Arrriaga plazan eta Otxarkoaga plazan egongo da zemendiaren 19an eta 20an, Fish & Bubbles ikuskizunagaz.

Bestalde, Ostrava Puppet Theatre konpainia txekiarrak, barriz, astelehenea, 21ean, Campos Antzokiko areto nagusian, arratsaldeko 19:00retan eta biharamunean, eskola-umeentzako saioan, familia publikoari zuzendutako Txakurra, hori ez da ikuskizuna eskainiko dau.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu