Leopoldo Zugazari egindako azken alkarrizketea plazan

Bizkaie! 2022-11-16 11:12   Kulturea

Bolondres bila dabil 57. Durangoko Azokea.

Leopoldo Zugaza Fernandez, Gerediaga Alkarteko eta Durangoko Azokako sortzailea, zemendiaren 2an hil zan 90 urte zituala. Gizon nekaezina eta kulturgintzan egitasmo askoren sustatzailea.

Gerediaga Alkarteak argitaratzen dauen Astola urtekarirako, maiatzaren 5ean, berak sortutako Hitz liburudendan, alkarrizketa luzea egin geuntsan. Alkarrizketa hori Astola aldizkariaren 16. zenbakian argitaratu dogu. Idatziz argitaratutakoa, ordu t’erdiko barriketaldiaren laburpena da. Galdera-erantzunen aukeraketa bat eginda, Gerediaga Alkarteko youtube kanalean, Leopoldo Zugazari egindako azken alkarrizketa argitaratu dogu.

Alkarrizketatzailea, Juanan Hernandez kazetari durangarra izan zan, irudien arduradun, Txelu Angoitia eta bideoa Ximun Leturiak egin dau. Irakurri alkarrizketa osoa hemen.

Bolondres bila dabil 57. Durangoko Azokea

57. Durangoko Azokara begira, abenduaren 7tik 11ra, laguntzaileak behar ditugu antolakuntza taldekook. Aurten, sarrera librea izango da eta ez da aurrez izenik emon behar euskerearen plazara etorteko. Baina, segurtasunari begira, jente asko pilotuten dan momentuetarako, sarrera ateak jagon gura geunkez, jente piloketak baretu arte. Laguntzaileak beharko ditugu, aitatutako momentuetan, Landakoguneko sarbideak denpora tarte labur batez zarratzeko. Jenteari kanpora urtetan itxi baina sarbidea akreditatuentzat baino ez litzateke izango.

Interesa dauenak galdetegia bete behar dau hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu