2022/11/18 08:45

Bilboko Euskalduna Jauregian. | Jardunaldiak

Familia Harrerea

08:45

Programearen 25. urteurrenean, profesionalen eta familien topagune eta gogoetarako jardunaldia izango da. Helburua da horreen konpromisoa eta dedikazinoa gogoratzea eta eskertzea eta babesbakotasun-egoeran dagozan edade txikikoei erantzunez Bizkaian familia harrerea zabaltzen eta sakontzen laguntzea eta animetea.

Profesionalek, familia harreragileek eta harrera-familietan bizi izan ziran gazteek konpartiduko dituen esperientziez eta familia biologikoen testigantzez gan, topaketan Jesús Palacios González izango da, Sevillako Unibersidadeko Psikologia Ebolutiboko eta Hezkuntzearen Psikologiako katedraduna eta familia harreran, edade txikikoen babesean eta familiaren arloan esku-hartzean aditu ospetsua dana.

Jardunaldiaren programea

8:45     Akreditazinoak. Harrerea eta ondoetorria bertaratuei.

9:15     Jardunaldiaren edegierea.

            Sergio Murillo Corzo, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatua.

 9:30    Familia Harrerearen 25 urteak Bizkaian.

  Consuelo Alonso. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako Umeen Zerbitzuko burua.

10:00   Familia-harrerearen bilakaerea 25 urte honeetan.

  Jesús Palacios González. Sevillako Unibersidadeko Psikologia Ebolutiboko eta Hezkuntzearen Psikologiako katedraduna eta aditu ospetsua familia-harreran, edade txikikoen babesean eta familiaren arloko esku-hartzean.

11:15   Etenaldia-kafea

11:45  Esperientzien mahaia: familia harrerearen protagonistak.

           Familia harreragileak eta biologikoak eta harrera familietan bizi izan ziran gazteak.

13:15 Ondorioak

Jesús Palacios González. Sevillako Unibersidadeko Psikologia Ebolutiboko eta Hezkuntzearen Psikologiako katedraduna.

Jardunaldira joan nahi dabenek aldez aurretik emon behar dabe:

- Webgunearen bidez: www.bizkaia.eus

- Posta elektronikoz: topaketak@bizkaia.eus

- Telefonoz: 94 406 6000

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu