Uribe Kostak Kulturaldia 2022 eskainiko dau zemendiaren 18tik abenduaren 3ra

Bizkaie! 2022-11-15 11:31   Kulturea

Danetara, hamar bat kontzertu, antzezlan eta kultur proposamen programau dira.

Zemendiaren 18tik abenduaren 2ra Euskaraldiaren hirugarren edizinoa izango da eta abenduaren 3an, Euskerearen Nazinoarteko Eguna. Euskerearen trebakuntzea eta haren erabilerea bultzatzeko testuinguruan, Uribe Kostako Mankomunidadeko Euskera Zerbitzuak, udalakaz alkarlanean, Kulturaldia 2022 izeneko egitaraua zabala atondu dau.

Uribe Kostan Euskeraz Blai estrategiaren barruan kokatzen dan ekimena, zemendiaren 18tik abenduaren 3ra izango da Uribe Kostako Mankomunidadeko kide diran sei udalerritan: Gorliz, Urduliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Barrikan. Danetara, hamar bat kontzertu, antzezlan eta kultur proposamen programau dira.

Hurrengo zerrendan udalerri bakotxeko ekintzak konsultau daitekez:

• Gorliz:

Zemendiak 18

Kantu bat gara. Jon Maia, kiroldegian (20:00).

• Urduliz:

Zemendiak 19

Uribe Kostan Euskeraz Blai murala margoztea, Ospitalearen aurrean (12:00).

AMAK taldearen kontzertua, Elortza ikastetxeko patioan (20:00),

• Lemoiz:

Zemendiak 20

Txorotxaranga, Armintzako kaleetan (12:00).

Taberna Ibiltaria, Armintzako kaleetan (18:00).

• Plentzia:

Zemendiak 26

Odei Barrosoren Terapia rap kontzertua, Astillero plazan* (21:00). Euria egingo baleu eskolako patioan egingo da.

• Sopela:

Zemendiak 27

Oihana antzezlana (Baionako Itzuli konpainiak, Atx Teatroagaz eta El Punto Gunea), Kurtzio Kultur Aretoan (18:00).

Abenduak 2

Alderray. Tartean Teatroa, Kurtzio Kultur Aretoan (20:00)

Abenduak 3

Album, Formol Laborategia, Kurtzio Kultur Aretoan (20:00).

• Barrika:

Abenduak 3

Kaleak Bizirik ikuskizuna, udaletxeko plazan (18:00).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu