Angel Errok, Rikardo Arregik eta Aitor Blancok irabazi dabe Vitoria-Gasteiz Saria

Bizkaie! 2022-11-15 08:53   Kulturea

Umeen eta gazteen literaturako obra ezagunak euskeratu ditue.

'Sherlock Holmesen memoriak', Aitor Blanco Leozek itzulia eta Igelak argitaratua | Ikusi handiago | Argazki originala

2022ko edizinoari jagokon ebazpena emon dau Vitoria-Gasteiz Itzulpen Sariko epaimahaiak, Udalak zabaldu dauenez. Hiru irabazle dagoz: umeen literaturan, Angel Erro eta Rikardo Arregi; gazteenean, Aitor Blanco Leoz. Bakotxari 9.000 euro emongo deutsez.

Aurtengoa sariketearen 19. edizinoa izan da: 2022an hasi zan Gasteizko Udala, euskerazko itzulpenik onenei autortzea egiteko asmoz, lehiaketea antolatzen. Oraingoan 16 lan aurkeztu dira, zortzi umeen literaturearen kategorian eta beste horrenbeste gazte literaturan. Epaimahaian Karlos del Olmo, Nerea Hernando, Mario Unamuno, Miren Ibarluzea eta Karlos Zabala egon dira.

Umeen atalean, Angel Errok eta Rikardo Arregik Lawrence Schimelen Pronto por la mañana eta No es hora de jugar lanak itzuli ditue. Gazteen kategorian, Arthur Conan Doyleren The memoirs of Sherlock Holmes euskeratu dau Aitor Blanco Leozek.

Euskerearen Nazinoarteko Egunaren bueltan egingo dabe sariak emoteko ekitaldia, oraindino zehaztu barik dagoan lekuan. Diplomea eta eskuz egindako garaikurra jasoko ditue irabazleek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu