Durangoko Azokako playlistak euskal musikako azken nobedadeak batu ditu Badok atarian

Bizkaie! 2022-11-11 11:23   Kulturea

75 banda baino gehiago entzun daitekez 57. Durangoko Azokako zerrendan.

Lehenengo aldiz, Azokako playlista Badok atarian entzun daiteke eta bertan euskal musikako azken nobedadeak entzun ahal izango dira. Holan, Azokea heldu baino lehen, musikazaleek euren talderik gustokoen azken kantuak entzun ahal izango ditue eta ezagutzen ez dituen banda barriak ezagutzeko aukerea be bai.

Guztira, 75 banda baino gehiago batu ditu Azokak bere playlistean. Kulturaren plazako egitarauan gertatzen den bezalaxe, aniztasuna da musika-zerrenda honen ezaugarri nagusia. Talde hasiberriekin batera, hainbat talde ezagun topatu daitezke: Gatibu, Zetak, Izaro, Eñaut Elorrieta, Zea Mays, Liher, Ruper Ordorika, Ines Osinaga, Delirium Tremens, Kokein, Merina Gris, Fermin Muguruza, Mikel Urdangarin, ETS... Badokeko zerrenda hau entzun hemen.

Musika-zerrenda hau astero eguneratuko da, taldeek euren abesti barriak plazaratzen dituenean. Badok atarian entzungai egoteaz gan, azken urteetan bezela, Azokeak musika-zerrendea osotu dau Spotify plataforman, kontu horretan abestiak igon dituen musika taldeakaz.

Spotifyko zerrendea entzun hemen

Horrezaz gan, Durangoko Azokeak edizio honetako iragarkia be aurkeztu barri dau. Spotean Landakogunea hutsik agertzen da eta gazte batek koloretako eztandea egingo dau gitarra eta bozgorailu batzuekaz, eztanDA! aurtengo leloagaz jolastuz. Spoteko protagonistea Uma Bracaglia aktore durangarra da eta iragarkiagaz Azokeak aurten euskal kultureak bor-bor izango dogula irudikatu nahi izan dau, urte biko ez-ohiko edizinoen ostean. Spota ikusi hemen.

Durangoko Azokea abenduaren 7tik 11ra egingo da aurten eta aurrez aurreko plazea izateaz gan, online dendeari be eutsiko deutso (hilaren 7tik 10era). Urtero lez, hamaika kultur jarduera izango dira Durangon egun horreetan: Disko aurkezpenak, barriketaldiak, proiekzinoak, antzezlanak...

Kontuak kontu, zemendiaren amaieran aurkeztuko du Azokeak egitarau osoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu