'Ezin disimulatu', Gatiburen disko barriko lehenengo bideoklipa

Bizkaie! 2022-11-10 12:30   Musikea

Katalunian grabau ditue musikea eta irudiak.

Laster plazaratuko dau Gatibu taldeak disko barria, EH Distopikala izenekoa. Aurrerapen lez, Ezin disimulatu kantua zabaldu dau sareetan Gernikako taldeak, bideoklip eta guzti. Ikusi hemen.

Gatiburen estilo bete-beteko kantua da Ezin disimulatu, erritmo bizi eta jantzagarriduna, berba zirikatzailez jantzia. Bideoklipa Jep Jorbak zuzendu dau, Marc Rocaren laguntzinoagaz. Gatibuko kideak agiri dira irudietan, baina baita beste kolaboratzaile asko be, tartean hamar jantzari profesional. Poca Broma Produccions etxeagaz alkarlanean sortu dau Gatibuk ikus-entzunezkoa.

EH Distopikala diskoan pop elektronikoa, funkya, ahaire latinoak eta tropikalak nahastau ditu Gatibuk, betiko estiloari eutsi baina erritmo barri batzuk sartzeko asmoz. Nazario Grazianok diseinautako azal koloretsuak ondo adierazoten dau lan barriaren asmoa, hau da, gorputza eta gogoa astintzeko deia.

Kataluniako Musiclanstudios-en grabau dau Gatibuk diskoa. Ezin disimulatu singlearen bideoklipa be herrialde haretan grabau eben, Bartzelonako Sala Upload aretoan hain zuzen.

Zuzeneko kontzertuetan be aurkeztuko dau taldeak EH Distopikala. Hitzordu handiena Bilboko Miribillan izango da, 2023ko martiaren 18an, milazak zale espero ditue egun horretan. Sarrerak hemen dagoz salgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu