Euskal piraten ibilerak batu ditue liburu txiki batean

Bizkaie! 2022-11-10 11:17   Kulturea

Iñaki Mendizabalek egin ditu testuak eta Asier Sanzek marrazkiak.

Asier Sanz eta Iñaki Mendizabal (argazkia: Txertoa) | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal piraten inguruko lana plazaratu zan orain dala urte batzuk komiki formatuan, baina argitalpen harek bide laburra egin ebanez, poltsiko-liburu modura egokituta barriro plazaratzea erabagi dau Txertoa argitaletxeak. Iñaki Mendizabal Elordik idatzi ditu Euskal piratak liburuko testuak eta Asier Sanz Nietok apaindu dau marrazki ugariz.

Liburua ez da lodi-lodia (100 orrialde), testuak arin eta erraz irakurteko modukoak dira. Dana dala, kontakizunak badau mamina, euskal kostaldean piratek, korsarioek eta antzekoek izandako ibilerak modu dibulgatiboan ezagutu geinkezalako, baita itsasoko jardun horren historia eta bilakaerea be. Munduko ozeano guztietan ibilitako euskal piraten barri be badakar liburuak.

Izan be, itsasoagaz lotutako ekonomia pisu handikoa izan da gure kostaldean luzaroan, euskal historiaren bilakaeran behin eta barriro agertzen da. Marinel, merkatari, arrantzale, konkistatzaile eta burrukalari ugari egon ziran lez, Euskal Herrian pirata eta korsarioak be baegozala gauza ezaguna da.

Euskerazko zein gaztelaniazko edizinoak argitaratu ditu Txertoak. Orririk orri, piraten inguruko jakingarri asko ezagutu leikez irakurleak, esate baterako, itsasontzi barruko antolakuntzea, ohiturak, abordajeak, miseriak... Lekukotza historikoak be ez dira falta.

Gure historiaren alderdi garrantzitsu baina sarritan ahaztua ezagutzeko aukerea emoten dau, beraz, Mendizabal eta Sanzen lanak. 12 euroan dago liburua salgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu