Jesus Astigarraga hil da, Gerediaga Alkartearen sortzaileetako bat

Bizkaie! 2022-11-09 08:27   Kulturea

Isilean lan asko egin izan dauen personea izan da Jesus.

Bart hil da Jesus Astigarraga, 90 urtegaz. Orain dela sei egun hildako Leopoldo Zugazagaz eta beste 11 lagunekaz batera, Gerediaga Alkartearen sortzaileetako bat izan zan. Isilean lan asko egin izan dauen personea izan da Jesus.


1932ko zezeilaren 23an jaio zan. Aparejadore ikasketak egin eta, amaitutakoan, Durangoko udaletxeko bulego teknikoan hasi zan lanean. 70 urtegaz jubilatu zan arte lan egin eban bertan.

1965ean, Gerediaga Alkartearen sorreran parte hartu eban. Elkartearen hasierako urteetan oso baliotsua izan zan Jesus Astigarragak egindako lana, beti diskrezinoz. Alkartean bakarrik ez, Durangoko Kurutziaga Ikastolea sortzen be Astigarragaren ekarpena handia izan zan. Eta Leopoldo Zugazagaz batera, Hitz liburudendearen sortzaile be izan zan.

Ez zan omenaldi eta ekitaldi jentetsuen zalea. 2015ean, Durangoko Azokan Argizaiola saria eskaini geuntsen Gerediaga Alkartearen sortzaileei eta oholtza gainean ikusi ahal izan dogun une bakarrenetakoa izan zan. Geugan bego Jesus!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu