Irunen izango da hirugarren finalaurrekoa

Bizkaie! 2022-11-04 11:53   Bertsolaritzea

Ficobako oholtzan sei bertsolarik kantuko dabe.

Irunen kantauko daben sei bertsolariak | Ikusi handiago | Argazki originala

Emakumeek bertsolaritzan gero eta leku zabalagoa dabela gauza jakina da. Baina ez da zenbaki kontu hutsa, kalidadez be aurrerapen ikaragarria egon da urteotan. Horren erakusgarri da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa, oholtzan egongo diran sei bertsolarietatik bost diralako emakumeak.

Hain zuzen be, Ane Labaka, Jone Uria, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe eta Nerea Ibarzabal. Seigarrena Sustrai Colina da. Gai-jartzailea, ostera, Maialen Belarra. Saioa zapatuan, hilak 5, jokatuko da, 17:00etan, Irungo Ficoba erakustazokan.

Epaileak finalaurreko saio guztietako berberak izango dira: Ainhoa Arregi ElosuaBakarne Urreaga EtxeberriaEkaitz Elorriaga AnduagaEneritz Azkue BasurkoJoseba Beltza BengoetxeaJoseba Santxo Uriarte eta Maialen Berra Zubieta.

Irungo saiorako sarrerak eskuragarri dagoz interneten, Bertso Sarrerak webgunean. Ganera, egunean bertan, 15:00etan Ficobako txarteldegia edegiko dabe, eta hor sarrera gitxi batzuk egongo dira salgai. Bestetik, Bizkaie! webguneko irakurleen artean saio batzuetarako sarrerak banatzen gabiz, hurrengoak zemendiaren 12an Durangon jokatuko dan finalaurrekorako izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu