2022/11/17 19:30

Bilboko Arriaga Antzokian. | Erakusketak

'Zarra'. ADRIANA BILBAO

19:30
ESTREINALDIA

Telmo Zarraonandia, Zarra (1921 – 2006), hirurogei urtez Espainiako ligako golegilerik onena izan zanaren omenezko jantza lana da.
 
Obra hau kirol honi oso lotuta dagoan herri baten jatorrira, gomutara, hurreratzen da, bere jatorri meatze-industrialera eta Telmok gidatutako pasadizoen bidez zeharkatzen dau bere historia. Futbolaren legendatzat joten da Athletic Clubeko eta Espainiako Futbol Selekzinoko jokalaria eta bere ibilbidean palmares zabala lortu eban.

Adriana Bilbao koreografoak, Zarraren lobeak, golegilearen omenez sortu dau bere handitasun bikaina nabarmentzen dauen lan hau.
 
Jantza flamenkoa, futbolagaz lotutako kirol-elementuakaz buztartuz, haren bereizgarri zan indarra eta nerbioa nabarmentzen ditu, baita mitoa handitu eben kirol eta giza-balioak nabarmenduz be. Errematatzaile handia zan, aurrelari bikaina, noblea eta biribila, haren abizenak adierazoten dauen bezela: Zarraonandia, zaharra, ona eta handia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu