Aiora Jaka Irizarrek itzuliko dau Ahmadou Kouroumaren 'Les soleils des indépendences' liburua

Bizkaie! 2022-11-02 13:14   Kulturea

Esleipena Literatura Unibertsala 2022 itzulpen-lehiaketako 2. deialdiri jagoko.

Aurkeztutako proiektu guztiak aztertu ondoren, Aiora Jaka Irizarri esleitu jako Ahmadou Kouroumaren Les soleils des indépendences liburuaren itzulpena.

Epaimahaian honako honeek izan dira: Josu Zabaleta, Joannes Jauregi eta Inazio Mujika (Eusko Jaurlaritzak, EIZIEk eta Erein - Igela Argitaletxeek izentauta, hurranez hurran).

Aiora Jaka Irizar

Gasteizko Letren Fakultatean Itzulpengintza eta Interpretazinoko lizentzia ikasi eban lehen promozino haretako ikasleetako bat izan zan Jaka 2000 eta 2004. urteen artean. Ordutik, itzulpenari loturiko bestelako lanbideetan be ibili izan dan arren (euskera eta gaztelania irakasle Ingalaterran, Elhuyar Fundazinoan hiztegigile, Eskura Itzulpen Zerbitzuetan itzultzaile, basqueliterature.com eta EIZIEren webguneetan webmaster eta itzultzaile...), unibersidade-munduari lotuta jarraitu dau beti. 2011. urtean, Joseba Sarrionandiaren itzulpengintzeari buruzko doktore-tesia amaitu ebanetik, Euskal Herriko Unibersidadean dabil lanean, itzulpengintza arloko ikasgaiak erakusten.

Literatur itzulpenean be ibilitakoa da, ume eta gazte literaturako liburuak itzultzen. Hiru aldiz irabazi dau Ume Literaturako Vitoria-Gasteiz saria: 2011n, Janosch alemanaren Esan, ama, nork egiten ditu umeak? liburuaren itzulpenagaitik; 2019an, Clotilde Perrinen Gaiztoak lanagaitik (Joana Pochelugaz batera) eta, 2021ean, Ibon Martínen Onin eta sorginen sekretua obreagaitik.

2013an, barriz, Jokin Zaitegi bekea irabazi eban Maialen Marin itzultzaileagaz batera Mo Yan idazle txinatarraren Hori da umorea, maisu! obrea euskeratzeko.

Senez aldizkarian argitaratuak ditu zenbait artikulu, baita Euskal Herriko nahiz nazinoarteko beste aldizkari batzuetan be. 31eskutik blogean be parte hartu izan dau.

Informazino gehiago

- Aiora Jaka Inguma datu-basea.

- Alkarrizketa elearazi blogean

- Tesiari buruzko alkarrizketa unibertsitatea.net webgunean.

- UEUn emondako hitzaldiaren laburpena youtuben.

- Bilbo Zaharra Forumek Sarrionandiaren inguruan atondutako jardunaldietan emondako berbaldia youtuben.

- Aiora Jaka 31eskutik blogean.

- Wikipedia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu