Oihana Iguaran nagusi Donibane Garazin

Bizkaie! 2022-10-31 08:02   Bertsolaritzea

Amets Arzallus bigarren izan da, puntu erdi gitxiagogaz.

Oihana Iguaran Donibane Garazin (argazkia: Gari Garaialde/XDZ) | Ikusi handiago | Argazki originala

2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreetako bigarren saioan lehenengoan baino puntu gitxiago emon ditue epaileek. Dana dala, Oihana Iguaranen eta Amets Arzallusen lana aitatzekoa izan da, lehenengo leku biak nagusitasunez bete ditue. Iguaran izan da irabazlea, 688,5 puntugaz eta Arzallusek puntu erdi gitxiago batu dau, 688.

Atzerago geratu dira Donibane Garaziko seikoteko beste laurak. Nerea Elustondo hirugarren izan da, 628 puntugaz, laugarren Asier Azpiroz (616,5), bosgarren Haritz Mujika (615) eta seigarren Aitor Etxebarriazarraga (612). Gai-jartzailea Zihara Enbeita izan da.

Giroa beroa izan da Donibane Garaziko Jai Alai pelotalekuan, entzuleek gogoz txalotu dabe bertsolarien lana. Harmailetan 1.350 lagun batu dira eta sarrera guztiak agortu egin dira.

Hurrengo saioa zapatuan, zemendiaren 5ean, jokatuko da, Irungo Ficoban (17:00). Han kantauko dabe Ane Labakak, Jone Uriak, Maddalen Arzallusek, Miren Artetxek, Nerea Ibarzabalek eta Sustrai Colinak. Gai-jartzailea Maialen Belarra izango da.

Finalaurreko bi jokatuta, holan dago puntuen sailkapena:

Alaia Martin 729,5

Joanes Illarregi 711

Oihana Iguaran 688,5

Amets Arzallus 688

Agin Laburu 677

Unai Agirre 652,5

Onintza Enbeita 639,5

Nerea Elustondo 628

Iñaki Apalategi 623

Asier Azpiroz 616,5

Haritz Mujika 615

Aitor Etxebarriazarraga 612

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu