Donibane Garazi da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren hurrengo geralekua

Bizkaie! 2022-10-28 11:10   Bertsolaritzea

Sei bertsolari lehiatuko dira bigarren finalaurrekoan.

Zapatuan, urriaren 29an, 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa jokatuko da, 17:00etan Donibane Garaziko Jai Alai pelotalekuan. Irabazleak fase honetako bigarren itzulirako txartela eskuratuko dau, baina batutako puntuek be garrantzia izango dabe, lehenengo eta bigarren itzulietako puntuen baturearen arabera erabagiko dalako finaleko taldea.

Kontuak kontu, Nafarroa Behereko uriburuan kantuan entzun ahal izango doguz Aitor Etxebarriazarraga, Amets Arzallus, Asier Azpiroz, Haritz Mujika, Nerea Elustondo eta Oihana Iguaran. Arzallusen lehenengo saioa izango da aurtengo txapelketan, 2017ko edizinoan finalista izan zalako; beste bostek final laurenetan kantau eben.

Gai-jartzailea Zihara Enbeita izango da eta epaileak Ainhoa Arregi ElosuaBakarne Urreaga EtxeberriaEkaitz Elorriaga AnduagaEneritz Azkue BasurkoJoseba Beltza BengoetxeaJoseba Santxo Uriarte eta Maialen Berra Zubieta.

Donibane Garaziko saiorako sarrerak eskuragarri dagoz interneten, Bertso Sarrerak webgunean. Ganera, egunean bertan, 15:00etan txarteldegia edegiko dabe Jai Alai pelotalekuan, eta hor sarrera gitxi batzuk egongo dira salgai. Bestetik, Bizkaie! webguneko irakurleen artean saio batzuetarako sarrerak banatzen gabiz, hurrengoak zemendiaren 12an Durangon jokatuko dan finalaurrekorako izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu