Emon ditue ONCE Euskadi 2022-ren sari Solidarioak

Bizkaie! 2022-10-27 11:05   Kulturea

Sari Solidarioak zemendiaren 3an, 19:00retan emongo ditue BBK Aretoan.

Sari Solidarioak emongo jakez Administrazino Publikoko persona, enpresa, GKE, erakunde eta organismoei eta komunikazino-programa edo lanei, baldin eta, epaimahaiaren eretxiz, euren jarduera-esparruetatik ONCE Gizarte Taldearen Kultura Instituzionalaren oinarrizko balioakaz bat datorren alkartasun-lana egiteko konpromiso handiena hartu badabe, baita Ekonomia Soziala eta Hirugarren Sektorearen helburuak batzen dituan filosofia be. Eta herritar guztiak gizarteratzearen, normalizazinoaren, autonomia personalaren, irisgarritasun unibersalaren eta bizitza independentearen eragin-ingurunea sustatzearen alde.

Ondokoak dira ONCE Euskadi 2022 Talde Sozialaren Sariak jaso dituenak:

Instituzino, Organizazino, Erakunde, GKE kategorian, Solidarioak Guggenheim Museoarentzat dira, persona guztiek kultura eta arte-bizitzan askatasunez parte hartzeko egiten daben ahaleginagaitik.

Programa, artikulu edo komunikazino proiektuaren atalean, saria Why Not Radioarentzat da, osasun mentaleko arazoak eta ezintasun psikikoa dituen personek egindako irratia, bizitzeari buruzko beste ikuspegi batzuk emoten dituana.

Pablo González Gutierrezek Persona Fisikoaren Solidarioak Saria jaso dau, ibilbide profesional luzea egin dauelako eta ezintasunak dituen personen eskubideak defendiduteko konpromiso personal ukaezina hartu dauelako.

Enpresa kategorian, IPM Rubi taldea saritu dabe, ezintasuna daben personentzat enplegua sortzeko egindako ahaleginagaitik.

Behatokiak funzino hirukotxa beteten dau, Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala sustatzeko neurriei buruzko txostena egiten dau; TSSEri eta haren ekarpenari buruzko ikerketa-proiektuak egiten ditu; barrikuntza gizarte-esku-hartzean, TSSEko erakundeen kudeaketea, sektoreko lankidetzea eta beste sektore eta eragile batzuen aureko lankidetzea, batez be euskal sektore publikoagaz.

Ondokoak izan dira ONCE Euskadi 2022 Gizarte Taldeko Solidarioen Sarien Epaimahaian: Cristina Arias, ONCEko kontseilari nagusia; Rafael Ledesma, ONCE - Euskadiko Lurralde Kontseiluko burua; Juan Carlos Andueza, ONCEko lurralde-ordezkaria; Aitor Begoña Begoña, Eroski Fundazinoko zuzendari nagusia; eta Eroskiko Osasun eta Jasangarritasun zuzendaria; Juan Ibarretxe, Bilboko Udaleko Gizarte Ekintzako zinegotzi delegatua; Aitor Bedialauneta, EDEKAko burua; eta Begoña Marañón, Bilboko Irratiko eta Cadena Ser Euskadiko zuzendaria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu