Eremuak Jardunaldiak 2022, urriaren 28tik 29ra

Bizkaie! 2022-10-27 08:22   Kulturea

Helburua da hartu-emon eta bizikidetza-esparrua sortzea.

Eremuak arte garaikidean testuingurua produziduteko Eusko Jaurlaritzearen programa edegia da. Aurtengo Jardunaldien helburua da Eremuak erakusketa kolektiboaren hirugarren edizinoagaz –Hamahiru dau izena– hartu-emon eta bizikidetza-esparrua sortzea. Helburu nagusia artistentzako eta sortzaileentzako plataforma bat eskaintzea da, eztabaidarako eta topaketarako giroa sortzea eta errealidade artistiko garaikidearen behatoki izatea.

Euskal Herrian arte garaikidearen eztabaidea jorratzen dan testuinguruak errazten, optimizetan eta/edo hobetzen laguntzen daben ekintzak egiten ditu Eremuak-ek.

Ibilbidea 2010en hasi ebanetik, arte garaikidea eta beste jarduera artistiko eta diskursiboak sozializetea bilatzen dau, produkzinoaren eta difusinoaren arteko beharrezko korrelazinoan eraginez. Holan, Eremuak-ek deialdi edegi eta jarraitua bezela funtzionetan dau, sormenari, interpretazinoari eta bitartekotzeari lotutako proposamenak produziduten dituana.

Era berean, Eremuak-en helburu nagusietariko bat eztabaida eta topaketa giro bat sortzen laguntzea da, artearen inguruko politika publikoak eta kulturearen arloko jarduera garaikideentzat garrantzia daben beste gai batzuk jorratzeko, berbaldi, mintegi, edo eta lan-mahaien bidez. Eremuak-en jomuga nagusia esfera publikoa da; asmoa, aerriz, politika publiko eta parte-hartzailearen sustapena.

Lau urtean behin egiten da eta hurreko testuinguru artistikoa zabaltzea da ardatza. Donostiako Tabakaleran egingo da.

Jardunaldietako parte-hartzaileen artean erakusketako zenbait artista egongo dira eta, horreez gan, beste artista gonbidatu batzuk, erakusketatik kanpo egon arren, testuinguru zabala ulertzeko garrantzitsuak diralako. Era berean, azken urtean eremuak-en bidez babestutako proiektuetako batzuk aurkezteko be balio dabe Jardunaldiek.

Barikua, urriak 28

17:00 Aurkezpena: Aitziber Atorrasagasti (Eusko Jaurlaritza) + Clara Montero (Tabakalera) + José Ramón Amondarain, Aimar Arriola eta Leire Muñoz (Eremuak).

17:15 Raúl Dominguez.

17:45 Mikel Ruiz Pejenaute.

18:15 Gu*, ONDOKO erresidentzia.

18:45 Deskantsua.

19:00 Basilika*

20:00 eremuak #9 aldizkariaren aurkezpena.

20:15 Clara Elizondo (performancea).

(*) Euskeratik gaztelaniara itzulpen zerbitzua eskainiko da.


Zapatua, urriak 29

11:00 Iñaki Imaz.

11:30 Claudia Rebeca Lorenzo.

12:00 Laida Lertxundi.

12:30 Galderen txandea.

13:00 Mahai-ingurua: Halfhouse (Alberto Peral) + Gabriele Muguruza + Irantzu Yaldebere.

17:00 Santiago F. Moysterín.

17:30 Miren Candina.

18:00 Galderen txandea.

18:15 Deskantsua.

18:30 Guillermo Orjales.

19:00 Itziar Bilbao Urrutia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu