Zabalik dago 2023ko Udabarria Bertsotan fasean izena emoteko epea

Bizkaie! 2022-10-25 10:19   Bertsolaritzea

Datorren urteko Bizkaiko Txapelketarako txartela eskuratuko dabe onenek.

2020ko edizinoko saio bat, Berangon (argazkia: Bizkaiko Bertsozale Alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak jakitera emon dauenez, 2023ko Udabarria Bertsotan sailkapen fasean parte hartu nahi daben bertsolariek izena emon leikie dagoeneko. Zemendiaren 1era arte dago apuntetako epea hemen dagoan formularioa beteta.

Datorren urteko udagoienean jokatuko da 2023ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketea. Horren aurretik, maiatzean, izango da Udabarria Bertsotan. Izan be, Txapelketan kantau nahi daben bertsolarientzako sailkapen fasea da udabarrikoa: onenak udagoieneko kanporaketetara pasauko dira.

Gitxienez 18 urte izan beharko ditue bertsolariek, edo 2023an bete. Bertsozale Alkarteko kideek baino ezin izango dabe Udabarria Bertsotan fasean izena emon, antolatzaileek horretarako ipini daben bidea erabilita.

Gogoan izan behar da bertsolari batzuek dagoeneko ziurtatuta dabela 2023ko Bizkaiko Txapelketan kantetako eskubidea. Hortaz, ez dabe Udabarria Bertsotan-en parte hartuko. 2021eko edizinoko finalean eta finalaurrekoetan egon ziranak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu