Badator BilbaoArte Fudazinoaren proiektu artistikoetarako laguntzen deialdia

Bizkaie! 2022-10-25 09:38   Kulturea

Lehehengo deialdia: 2023ko zezeilaren 1etik bagilaren 30era.

Kulturea sustatzeko eta produkzino artistikoa bultzatzeko asmoz, Fundacion Bilbao Bizkaia Kutxa BBK-gaz lankidetzan dabil azken fasean dagozan proiektu artistikoak gauzatzeko laguntzen deialdi hau egiteko.

Ondorioz, laguntza honeetarako, oso bereziki balorauko dira aurkezpenean lan-plan dokumentatua eta aberatsa aurkezten daben proiektuak, bai eta hirugarrenek (erakundeek, arte-zentroek, galeria pribatuek) hartutako konpromisoa be, BilbaoArtek bekea jaso dauen proiektuan produzidutako lana erakusteko interesa eta/edo borondatea adierazoz. Horretarako, BilbaoArteren lankidetzea ikusgai jarri beharko da erakusketa-ekintzetan, bai aretoan, bai katalogoetan, papelgintza eta seinaletika legez be.

Euskal lurraldeko arte-gune publiko zein pribatuakaz lankidetzan ibilteko eta arte-produkzinoa errazteko dogun konpromisoan, danetara 16 laguntza proponiduten dira (aldi bitan, zortzi deialdi bakotxeko), bost hilebeteko iraupenekoak eta laguntza bakotxeko 2.000 euro arteko ekarpena egingo da materialerako.

Oinarriak. Produkzinorako laguntzak.

Eskabide-orria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu