2022/10/25 - 2022/10/26

Gasteizeko Jesus Guridi Musika Konserbatorioan. | Jardunaldiak

XXVI. Eskola Hiztun Bila

.

2022ko Eskola Hiztun Bila Jardunaldiari, Gasteizen. Hezkuntza Sailak hizkuntza normalizazinorako Ulibarri programearen barruan urtero atontzen dauen jardunaldia Barruan eta kanpoan, alkarlanean goiburuari eutsiz egingo da aurten eta 400 profesional baino gehiago batuko dira Arabako hiriburuko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan. 

Barruan eta kanpoan, alkarlanean

Euskerearen erabilerea sustatzeko alkarlana izango dau aurten ardatz jardunaldiak, gorago aitaturiko goiburuari ereparauta, eskola barruan eta kanpoan egin beharreko lankidetzea. Alkarlana, ikastetxe barruko eragileen artean jazoten dana batetik (irakasle, zuzendari, Ulibarriko Hizkuntza Normalizazinoko Arduradun Tekniko eta
Barrikuntzako Arduradunen artekoa), ekimenak eta barrikuntzak sustatzeko, bideratzeko zein zabaltzeko. Eta alkarlana, bestetik, eskola eta eskolaz kanpoko eragileen artekoa, izan udala, izan kultur alkarteak, zein euskerea bultzatzeko erakundeak. Heklburua da euskerearen erabilerea esparru guztietara zabaltzea.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu