2022/10/25 19:30
Bilboko Guggenheim Museoaren Atrioan.'Materialtasun mutanteen dantza'. CECILIA BENGOLEA
Lagunen Kolektiboa gogoan, ekintza artistiko kolektibo berezia atondu dabe aurretik be Guggenheim Museoak Maider López, Juan Pérez Agirregoikoa eta Esther Ferrer artistak parte hartu daben moduan, Museoak esker ona adierazo gura deutso Lagunen kolektiboari, 22.000 pertsonak baino gehiagok osotuari, urteetan zehar eurakandik jasotako babes jarraitu eta eskuzabalagaitik.
Ekintza hau abagune berezi honetarako propio asmau dau Cecilia Bengoleak Museoko Atrioan egiteko. Ekintza artistikoari esker eraikinaren memoria, sorburua eta bere etorkizuna aditzera emoten dira Bengoleak gidatutako jantza kolektibo batean, lau jantzarik eta DJ batek lagunduta. Gainera, bideo-instalazino bat erakutsiko da, abatar digitalak agertuko dira Museoaren arkitekturan eta artelanetako batzuetan esku hartzen.
Esangura horretan, Atrioa jantzaleku berezi bihurtuta, jantzariak eta Museoaren Lagunak jantzan egingo dabe Dancehall erritmoari eutsiz. Jarduerea amaitutakoan, Atrioan bertan DJ Pappyk bere saioa emon bitartean, parte-hartzaileek euren kontura bisitau ahal izango ditue Museoko aretoak.
Cecilia Bengoleak, egun Parisen bizi eta nazinoartean ospea zabaldua dauen artistea izanik, Museoaren eraikuntza-lanen artxiboko materiala eta arkitekturearen eta bere materialen grabazinoak erabili ditu performancean zehar proiektauko diran bideoen hondoa osotzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!