Bilboko Udalak eta Google Cloudek alkarlan akordioa izenpetu dabe

Bizkaie! 2022-10-24 11:16   Kulturea

Talentuak identifikau eta uribilduan ekintzailetzea sustatzea da asmoa.



Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, eta Google Cloud EMEAren (Europa, Ekialde Ertaina eta Afrika) Sektore Publikoko zuzendaria dan Olivier Desquessesek alkarlanerako akordioa sinatu dabe Bilboko uri-inguruaren irisgarritasuna hobetzen lagunduko daben idea eta konponbide teknologiko barritzaileak diseinetako.

Bilbo Irisgarria izena dau ekimenak eta helburu nagusia da talentua identifikau eta antzemotea eta Bilboko ekintzailetza-ekosistemea eta ekosistema barritzailea sustatzea.

Deialdi edegia egin da diziplina askotako sei talde aukeratzeko, informatikea, software-garapena, gizarte-heziketea, enpresa-zientziak, matematikak eta diseinu grafikoa lako profil edegietako profesionalez, ikertzailez, teknologoez eta ikaslez ooatuta egongo diranak.

Proiektu irabazleak 5.000 euroko saria jasoko dau eta bigarrenak 2.000 eurokoa. Izena emoteko epea gaur edegi dabe eta zemendiaren 5era arte iraungo dau esteka honetan. Deialdiaren oinarriak bertan ikusi daitekez.

Sinatzeko ekitaldian izan dira Xabier Ochandiano, Bilboko Udaleko Ekonomia Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia, Gorka Martinez Salcedo, INNOLAB Bilbaoren presidentea, atontzaile taldekoa eta Vanessa Peinó, Google Cloud Espainiaren Sektore Publikoko arduraduna.

Zabalik dago izena emoteko epea

Deialdia gaur hasiko da eta prozesuan parte hartuko daben sei taldeak aukeratu eta ekimena zemendiaren 11n Zabalguneko eraikinean atonduko dan aurkezpenean jarriko da martxan. Lehenengo topaketa horren ostean, Google Cloud-ek eta proiektuko beste parte-hartzaile garrantzitsu batzuek saio bi atonduko ditue: tailer tekniko bat eta mentoretza-saio bat. Amaitzeko, abenduaren 16an amaierako ekitaldi bat egingo da, bertan parte-hartzaileek konponbideen prototipoak aurkeztu eta jakinaraziko dabe proiektu irabazlea eta bigarren postuan geratu dana; 5.000 eta 2.000 euroko sari bana emongo jake, hurranez hurran.

Izena emateko epea azaroaren 5era arte egongo da irekita esteka honetan, deialdiaren oinarriak hemen ikusi daitezke, ere.

Talde parte-hartzaileak

Parte hartzen daben taldeak 2 eta 8 pertsona artekoak izan beharko dira eta diziplina askotako kideak izan beharko ditue.

Proiektuan parte hartzen dabenek, beste zenbait gairen artean, adituen eskutik Googlen teknologia ezagutu eta hori erabiliko dabe, udalaren diziplina aslotako mentoretzea jaso eta zuzenean ezagutuko dabe mobikortasun urriko Bilboko zenbait personen esperientzia.

Bilbao Irisgarria ekimenak INNOLAB, Bilbao barrikuntza edegiko plataformea dau koordinazinoan eta EHUren, Mondragon Unibersidadearen eta Deustuko Unibersidadearen lankidetzea izango dau, baita Fekoor (Ezintasun Fisikoa edo Organikoa daben Personen Bizkaiko Federazino Koordinatzailea) alkartearena eta beste zenbait parte-hartzaile garrantzitsurena be, besteak beste, IMQ, Inkolan eta BBK.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu