Chillida Lekuk Gipuzkoako Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko dau

Bizkaie! 2022-10-21 08:58   Kulturea

Ezinezkoa? umeentzako ikuskizuna izango da ardatz.

Papela da, soinuzko material eszeniko lez, urriaren 22an Zabalaga baserrian egingo dan umeentzako antzerki proposamenaren protagonista. Frobvia konpainiak sortua, tailerrak itsasoa eta lurra jagoteko ekintza erraz, eskuzabal eta ausarta egin eben personaien benetako istorio bi dakarz.

Ezinezkoa? ikuskizuna izango da urrian eta zemendian egingo diran Gipuzkoako Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.

Formatu txikiko ikuskizunak persona biren bizipenak azaltzen ditu, benetako burrukalari bi, espazioa eta ingurunea jagoten dabenak, Afroz Shah eta Julia Butterfly. Lehenengoak dortokak hondartzara bueltetea lortu eban eta bigarrenak 60 metroko altueratik baso oso bat moztea ebitau eban.

Gazteei zuzendutako ikuskizun hau Gipuzkoako Ondarearen Europako Jardunaldien barruan dago. Ondarea loratuz, gozau! Patrimonio sostenible zazpigarren edizinoan, ondarearen iraunkortasuna sustatu nahi dabe, haren babesa bermatzeko, etorkizuneko belaunaldiek ondare horretaz gozetan jarraitu deien. Premisa hori gogoan, aurten jardunaldiak garapen iraunkorreko helburuakaz lotuta dagoz.

Ezinezkoa? ikuskizunak 11. ODSa beteten dau, uri eta komunidade iraunkorrak lortu nahi dituana, baita 12. ODSa be, produkzino eta konsumo arduratsuaren ingurukoa.

Azken finean, bizitza bi, istorio bi, itsasoa eta lurra batuko dira Zabalaga baserrian datorren zapatuan, 17:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu