Hiru hitzordu dakarz 2022ko Ahostegunak egitasmoak
2022-10-20 13:15 KultureaGasteizen egingo ditue saioak, zemendiaren 17an hasita.
Euskaltzaindiak, ahozko adierazpideak lantzeko Mintzola egitasmoaren bidez, Ahostegunak proiektuaren 2022ko edizinoa ipini dau martxan. Hiru eguenetan beste horrenbeste saio egingo ditue Akademiak Gasteizen daukan ordezkaritzan. Hain zuzen be, zemendiaren 17an eta 24an eta abenduaren 1ean dira hitzorduak.
Gazteentzako ekimena da Ahostegunak, 18 eta 22 urte bitartekoentzat. Antzerkian, bertsolaritzan, kantuan eta literaturan sakontzeko eta horreen bidez gozetako saioak izango dirala dino Euskaltzaindiak. Era horretara, ahozko euskerea eta adierazmoldeak landuko ditue, alor ugaritan dabizan sortzaile ezagunen laguntzinoagaz. Parte hartzea doban da.
Bertsolaritzan eta literaturan dabizan protagonista bi izango dira konbidaduak, Uxue Alberdi eta Miren Amuriza. baita gero eta oihartzun zabalagoa dauen talde bat be, Merina Gris hain zuzen. Gazteen laguntzaile ibiliko dan laugarren sortzailea Marina Suarez antzerkilaria izango da.
Izena emoteko epea zabalik dago (hemen). Zemendiaren 10era artekoa da epea.
Argibide gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!