Mikel R. Nieto artistearen 'Presentense' soinu instalazinoa Bilbon
2022-10-20 10:57 MusikeaInstalazinoa urriaren 21etik 23ra egingo da Azkuna Zentroan.
Presentense obreak eroso entzuteko moduko instalazino-formatua dauka, piezeak irauten dauen ia 13 orduetan sartu eta urten ahal izateko.
Ioio (Mikel R. Nieto) artisteak urteak daroaz praktika fonografikoan eta horretatik ondorioztatzen dan teorian sartuta. Tailerrak emon ditu hainbat kultur etxetan eta unibersidadetan.
64 patroi erritmiko klasiko ardatz ardatz hartuta, soinu-instalazio honek giro-musika bihurtzen ditu. Erritmo bakotxak bere desagerpenerantz egiten dau apurka-apurka eta, azkenean, giroko soinu-masa txiki bihurtzen dira.
Ioio No input mixing board digitalean oinarritutako musika generatiboko proiektu bat da; Toshimaru Nakamurak 1990eko hamarkadearen amaieran egindako lanei esker ezaguna da hori eta makinentzako makinen musikea dala dinoe.
Ioio (Mikel R. Nieto) 2004an hasi zan no input sistema horregaz ingurune digitalean lanean eta 2015ean argitaratu eban Early Works (2004-2009) lehen albuma. Urte berean, Blanca Rego artisteagaz batera, Computer Music Studies proiektua sortu eban.
Ioio (MIKEL R. NIETO)
Ioio Mikel R. Nieto soinu artista donostiarraren musika generatiboaren proiektua da. Komisarioa, artista eta ikertzailea. Urteak daroaz praktika fonografikoan beharrean, baita horren teorian be. Kultura-zentroetan eta unibersidadeetan emon ditu eskolak. Euskal Herriko Soinu Mapearen (soinumapa.net) taldeko kidea da, bai eta Hots! Radiokoa eta mediateletipos.net hedapen-atarikoa be. Gaur egun, Entzumen-behatokia koordinetan dau José Luis Espejogaz eta Xabier Erkiziagaz batera.
Jone San Martin jantzari eta koreografoagaz kolaborau du askotan, jantza-proiektuetan, horreen soinu-diseinurako. Orain dala gitxi, Dark Sound liburua argitaratu dau Gruenrekorder-egaz, 2014an egindako ikerketa bat tarteko dala: petrolioaren industriak, haren garapen-faseetan, Ekuadorreko oihan amazoniarreko herrietan, ingurumenean eta faunan sortzen dauen zarata zuzenaren eta zeharkakoaren inpaktuari buruzkoa.
Ordutegia:
Barikuetan 11:00tik 21:00etara (artistea 18:00etatik 21:00etara egongo da)/ Zapatuetan 11:00etatik 20:00etara / Domekatan 11:00etatik 15:00retara
Sartzea doban.
Euskadiko Filmategiaren Euskal Emakume Zinemagileak zikloa
Susana Koska idazle, aktore eta zuzendariak Mujeres en pie de guerra filmaren proiekzioa aurkeztuko dau , urriaren 20an, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoan, Artium Museoan, Euskadiko Filmategiaren Euskal Emakume Zinemagileak zikloaren barruan. Filmak Loquilloren soinu-bandea dau eta frankismoaren kontra hainbat garaitan burrukan ibili ziran zortzi emakumeren memoria berreskuratzen dau. Zikloak euskal emakume zuzendarien lanak eta talentua balioetsi gura ditu. Datorren astean Ana Murugarrenen La higuera de los bastardos pelikula erakutsiko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!