Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak estreinaldiak dakaz azken txanpan

Bizkaie! 2022-10-20 08:36   Kulturea

Datorren domekan, urriaren 23an, amaituko da XXIV. edizinoa.



Gaurtik, hilaren 20tik 23ra, BADek antzerki eta jantza garaikideko zazpi estreinaldi ekarriko ditu Bilbora, Harrobia eta Campos Antzokiko Cúpula Aretoaren espazioak proposamenez beteteko.

Jaialdia harrera bikaina jasoten dago proposamen eszeniko abangoardista eta interesgarrienen zaleen aldetik, izan be, urriaren 13an edizino hau martxan jarri ebenetik, zazpi proposamenen sarrerak agortu dira: Metrokoadroka, Tripak, Mollis, Sleepwalk Collective, Denis Martínez, Vulnera eta Itziar Maneroren proposamenak.

Orain, Jaialdiak azken txanpeari aurre egingo deutso honako proposamen honeen eskutik:

Urriak 20

I’ll be back, Utopisistas (Estreinaldia Euskadin), 19:00retan, Harrobia aretoan.

Bailar al sonido, Sandra Gómez (Estreinaldia Euskadin), 21:00etan, Cúpula Aretoa Campos Antzokian.

Urriak 21

Contrakant, Societat Doctor Alonso (Estreinaldia Euskadin), 19:00retan, Harrobia aretoan.

Otempodiz, Ertza (Estreinaldia Euskadin), 21:00etan. Cúpula Aretoa Campos Antzokian.

Urriak 22

Lo pequeño, Cris Blanco, Jorge Dutor eta Guillem Mont De Palol (Estreinaldia Euskadin), 19:00etan, Harrobia aretoan.

The very last Northern White Rhino, Compañía Gaston Core (Estreinaldia Euskadin), 21:00etan. Cúpula Aretoa Campos Antzokian.

Urriak 23

El Águila, de Aves Migratorias de Madrid (Estreinaldia Euskadin), 19:00retan. Harrobia aretoan.

Mozambikeko Afro Jantza tailerra

BAD 2022 jaialdiak hitzordu eszenikoetatik harago doazen proposamenak eskaintzen ditu. Aurten, tailer bat dakar, Fenias Nhumaio eta Deissane Machava Otempodiz ikuskizunaren protagonistakaz.

Mozambike iparraldetik datorren Machawona jantza tradizionalean oinarrituko da Fenias Nhumaio, baztertuen jantza lez ezaguna eta Makonde tribuko gazteek interpretetan dabena. Deissane Machavak gauza bera egingo dau Mozambikeko uriburuan, Maputon, sortutako Marrabenta musika eta jantzeagaz, Mozambikeko jantza tradizionala Portugalgo musika folklorikoagaz nahasten dauena. Izena portugesetik dator, “reventar” berbatik, lehertu arte saltoka egiten baita jantzan, musikearen energiak eta erritmoak bultzatuta.

Tailer honen prezioa 10 eurokoa da eta sarrerak dagoeneko salgai dagoz hemen. Urriaren 22an izango da, Zirkozaurren, 12:00etatik 14:00etara eta publiko guztiei zuzenduta dago.

Jaialdiaren informazino guztia hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu