2023ko Getxophotok deialdi edegia egin dau

Bizkaie! 2022-10-19 12:45   Kulturea

Interesa daben sortzaileek zemendiaren 28ra arte aurkeztu leikiez proposamenak.

Igor Furtado eta Ventura Profanaren 'Come Before Winter', igazko deialdi edegiko irabazlea, 2022ko jaialdian (argazkia: Getxophoto) | Ikusi handiago | Argazki originala

Getxophoto Nazinoarteko Irudi Jaialdia hurrengo edizinoa atontzen hasi da, 2023ko bagilean egingo dana. Pasa dan astean, komisario barria Maria Ptqk izango dala jakin eragin eben Begihandi alkarte antolatzaileko kideek eta orain Open Call edo deialdi edegia ipini dabe martxan.

2023ko edizinoan parte hartu nahi daben artista bisual, argazkilari eta irudiagaz behar egiten daben sortzaileentzako deia da hori. Interesa dabenek eskabidea bialdu leikie zemendiaren 28ra arte, eta proposamena bat etorri behar da hurrengo edizinoko gai nagusiagaz: Etena!.

Mundu zabaleko proposamen ugari jasoten ditue urtero deialdi edegian (igaz, 500 inguru) eta aurten be halan izango dala aurreikusi geinke. Horreen guztien artean 2023ko Getxophotoko egitarauan parte hartuko dabenak aukeratzeko, lau kideko epaimahaia izango dau jaialdiak.

Maria Ptqk Getxophotoko komisario barria da epaimahaikideetako bat eta orain arteko komisario Jon Uriarte da beste bat. Aurreko hiru edizinoetan jaialdiaren gidari artistikoa izateaz gan, Londresko The Photograph's Galleryko komisario digitala be bada Uriarte.

Beste epaimahaikide biak nazinoartetik ekarri ditue. Amsterdamen, Foam Magazine argitalpenaren editorea da Elissa Mede; Luis Juárez, ostera, Argentinako Revista Balam aldizkariko editorea da. Ganera, epaimahaikideko lau kideek dabe eskarmentu luzea kulturgintzan, ikerketan eta ikusizko arteetako proiektuetan.

Epaimahaiko lau kideak: Jon Uriarte, Elisa Medde, Luis Juárez eta María Ptqk (argazkigileak, hurranez hurran: E. Font, F. Makking, N. Colazo eta R. Quanta).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu