Jantza garaikidea eta dingilizkakoa Maitane Sarralderen eskutik
2022-10-19 10:21 KultureaGernika-Lumoko Europako Herrien Parkean da hitzordua.
Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen Jaialdiak urriaren 29an eskainiko dau hurrengo ekitaldia, 13:00ean: Jantza garaikide eta dingilizkako ikuskizuna eskainiko dau. Jaialdiak 2022ko irailetik 2023ko bagilera arteko ikuskizunak eskainiko ditu Bizkaiko hamaika agertokitan, hau da, honako foru museo eta espazio honeetan: la Encartada Fabrika Museoa Balmasedan, El Pobal Burdinola Muskizen, Bakioko Txakolinaren Museoa-Txakolingunea, Euskal Herria Museoa Gernikan, Arkeologi Museoa Bilbon, Arrantzaleen Museoa Bermeon eta Muñatones Gaztelua. Aurten, gainera, lau gune barri gehitu dira: Bilboko Mariaren Bihotza plazako aztarnategia, Berreginen Museoa, Gernika-Lumoko Europako Herrien Parkea eta Kortezubiko Santimamiñe. Ikuskizunetara joateko, aldez aurretik erreserbea egin behar da, ekitaldia egingo dan museora deituz edo mezu elektroniko bat idatziz. MusEkagintzeari buruzko informazino guztia hemen konsulta daiteke. https://www.bizkaikoa.bizkaia.eus/
Desªnuda ikuskizuna
Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako MusEkintza jaialdiak urriaren 29an eskainiko dau kartelaren barruko hirugarren ikuskizuna. Gernika-Lumoko Europako Herrien Parkea izango da eszenatokia eta hor Desªnuda izeneko ikuskizuna antzeztuko baita, jantza garaikide eta eskegiko ikuskizuna, Maitane Sarralderen eskutik. Egitura flotatzailearen eta haretatik zintzilikatzen diran elementu pendularren artean alkarreraginez, diziplinarteko pieza honek gorputz iruntsiari eta gorpuzkera ugarien inguruan ikertzen dau, korapilo bat itoarazotearen eta horrek eragiten dauen ezegonkortasunaren aurrean. Desªnuda ikuskizunera doazen personek gorputz bat topauko dabe, korapilo bat eginda, soka-mutur solte baten bila.
MusEkintza 2022-2023
MusEkintza eszenatoki barrietara zabaltzen da eta ekitaldi honetan, zinemea, antzerkia, ilustrazinoak, musikea eta estilo askotako jantzez gan, poesia, eskulturea, modea eta bertsolaritzea ardatz dituen hamaika ikuskizun eskainiko dira.
Foru erakundeak atzen dauen MusEkintzak irailaren 10ean eskaini eban lehen ikuskizuna eta, esangura horretan, hasierea emon jakon hilero Bizkaiko museo edo leku historiko bat bisitauko dauen jaialdi bati.
Jaialdia 2023ko bagilera arte egingo da Bizkaiko historiaz beteriko hamaika eszenatokitan. Arte eszenikoetan aberatsa dan programazino honek ikusleen esperientzia indartuko dau, espazio bakotxerako argiztapen eta proiekzino dekoratibo zehatz bati esker. Argiztapena, bideo eta soinu-proiekzinok dituan girotzea lortuko da, aukeratutako espazioan museo bakotxean egiten dan ekitaldi artistikoaren aurreko urratsari lagunduko deutson esperientzia sortzeko.
Ikuskizunetara joateko beharrezkoa da aldez aurretik erreserbea egitea joan nahi dan ekitaldia egingo dan museo edo gune bakotxean. MusEkintzari buruzko informazio guztia konsultau hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!