Lehenengoz egingo dabe Iturritik Jaialdia, Donostian

Bizkaie! 2022-10-18 10:29   Kulturea

Jantzeagaz lotutako bost ikuskizun, urriaren 18tik 23ra.

Aurreko hiru urteetan egin dan Ballet T Egunak zikloari nortasuna emon eta jaialdi bihurtu dau Donostia Kulturak, Iturritik izenagaz. Lehenengo edizinoa gaur, urriak 18, hasiko da, eta 23ra arte, bost ikuskizunez gozau ahal izango da Donostiako hainbat lekutan. Jantzearen ingurukoak izango dira danak, baina proposamen guztiak diferenteak dira.

Malandain Ballet Biarritz, Juan Antonio Urbeltz eta Argia Dantza Taldea, Nova Galega de Danza, Explica Dansa eta Bilaka Kolektiboa konbidau ditue lehenengo edizino honetara. Iturria, jatorria, zuztarrak dira Donostian aurkeztuko dituen ikuskizunen oinarriak, antolatzaileen arabera. Tradizinoan hasita, forma garaikideak hartzen dituen saioak izango dira.

Victoria Eugenia Antzokian egingo ditue hiru ikuskizun hilaren 19an, 22an eta 23an. Hiruretara joateko bonua atera dau Donostia Kulturak (18 eta 40 euro artean, jesarlekuaren arabera). Sarrera solteak be salgai dagoz. Hemen erosi leitekez, edo antzokiko txarteldegian.

Hona ikuskizunen egitaraua:

- Tra, tra, tra (Tradizioa, transmisioa, traizioa), begirada garaikide bat tradizioari. Explica Danza. Urriaren 18an, Egiako Gasteszenan.

- Euskal hatsa. Malandain Ballet Biarritz. Urriak 19, 22, 23, Okendo plazan.

- Gernika. Bilaka Kolektiboa. Urriaren 19an, Victoria Eugenian.

- Leira. Nova Galega de Danza. Urriaren 22an, Victoria Eugenian.

- Martin Zalakain. Argia Dantza Taldea. Urriaren 23an, Victoria Eugenian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu