Miriam Ocariz artisteak Publikoaren Saria irabazi dau Toroko Iberoamerikan
2022-10-17 07:45 KultureaDiseinatzaileak bere sorkuntzarik originalenak eta personalenak erakutsi ditu.
Miriam Ocarizen ikuspegi sortzailea Toroko Iberoamerikanan izan da Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker. Diseinatzaileak bere sorkuntzarik originalenak eta personalenak erakutsi ditu garagarrilaren 1etik urriaren 16ra.
Ocarizen marrazkiek eta zirriborroek, paleta kromatikoak eta ehunek Toroko Gurutzeko Ospitalearen egoitza hartu dute eta hitzordu horretan publikoak artista onenaren saria emon deutso.
Cecilia Paredesek, barriz, Delhy Tejero Ohorezko saria irabazi dau.
Emakume artistek sortutako iberoamerikar arte garaikidearen erakusketearen bigarren edizinoaren amaieran emon eutsen saria Toron. Amaiera ekitaldia Toroko udaletxean izan da eta bertan, publikoak artista onenaren saria emon deutso Miriam Ocariz artista bizkaitarrari.
Miriam Ocarizek 2018ko urritik 2019ko martira arte Bilboko Rekalde aretoan aurkeztu zituan sorkuntzarik originalenetako eta personalenetako batzuk hartu ditu Toroko erakusketeak; Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzea izan dau Bizkaiko emakume artistei lurraldetik kanpo ikusgarritasuna emoteko konpromiso sendoari eutsiz.
Miriam Ocariz modaren arloan sortzaile ezaguna da eta, nortasunaren elementu nagusi legez, jantziaren eraikuntzaz eta diseinuaz gan, estanpazio-tekniken bidez adierazoten dan osogai grafiko nabarmena erabilten dau, baita ehuna be marrazkien oinarrizko euskarria.
Toroko Iberoamerikana 2022 hitzorduan, Mujer & artes visuales del sigo XXI lanean oinarritua, Peru izan da
herrialde gonbidatua eta 35 emakumeen lanak batu ditu, Miriam Ocariz artista bizkaitarrarenak, besteak
beste. Ekimena Zamorako Toro udalerrian izan da.
Ocarizen lanak Bizkaia Pabilioian bisitau ahal izan dira, Gurutzeko Ospitalearen egoitzan.
Miriam Ocariz (Bilbo 1968)
Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibersidadean (EHU/UPV) eta tituluduna da Modearen Diseinuan. Hasieran bere burua kamiseta estanpatu bereziakaz emon eban ezagutzera. Oso arin hasi zan Prêt-à-Porter bildumak lantzen, urteetan oso ospetsuak diran pasareletan aurkezten zituanak, besteak beste Bartzelonako Gaudín edo Madrileko Cibelesen; azken horretan talentu barrien bildumarik onenaren saria irabazi eban 2002an. Urte horretan bertan nazinoarteko marka askotako boutiquerik onenetako batzuek bere bildumak erosi zituen, adibidez Colette eta Kabuki (Paris), Barney ́s (New York) edo Isetan-ek (Tokio).
Apurka-apurka haren bildumak salmentaleku garrantzitsu askotan agertzen joan ziran, bai nazionaletan eta bai nazinoartekoetan be. Urte gitxitan modako firmarik handienetakoa bihurtu zan Espainian. 2004 eta 2006 urteen artean Armand Basi Mujer firmearen sorkuntza-zuzendaritzea egin eban. Haren soinekoetan beti izan da nabarmena. Azken urtotan bere lanakaz erakusketak egin dira arte galeria eta areto batzuetan eta helburu nagusia osogai grafikoa (marrazketa) erakustea izan da.
2015ean erabateko aldaketea etorri zan haren ibilbidean: Albora itxi eban merkataritzako arloa eta oinarrira bueltau zan, marrazketa eta bere bariazinoetara, ikuspegi zabaletik eta euskarri eta aplikazino barrien bilaketa iraunkorretik abiatuta. Era berean, oraintsuagokoa dan beste etapa baten tailer, mintegi eta espezializazino-ikastaroetan eskolak emoten ditu.
Toroko Iberoamerikana
Toroko Iberoamerikana Iberoamerikako arte garaikidearen erakusketea da, emakume artista plastiko eta bisual eta sortzaileek sortua XXI. mendeko arte ederren edozein esparru eta espaziotan.
Toro uriko ondare historiko eta aberatsa Iberoamerikako emakumeek sortutako arte garaikidearen uriburu Iberoamerikar bihurtzen da 2021eko edizinotik eta udako hilabeteetan, garagarriletik urrira abangoardiako eskaintza kulturala egiten dau arteetan, aparteko espazioen aurrean, horreetako batzuk 500 urtetik gorako historia dabenak, Iberoamerikako egungo sorkuntzan baino gehiago diran diskurso eta lengoaia ugari hartzen dituenak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!