Antzerki testuak sortzeko laguntzak jasoteko epea gaur, hilak 14, amaituko da
2022-10-14 12:11 KultureaAtontzaileak Euskaltzaindia, Café Bar Bilbao, Bira eta Zazpi Katu Gaztetxea dira, Bilbao Kultura-ren kolaborazinoagaz.
Formato txikiko antzerki lan laburrak (20 minutuko iraupena) eta produkzino errazekoak izan behar dira, euskeraz. Deialdi honetan hautatutako antzezlana 2023ko Lautan Hiru jaialdian estreinauko da. Dakizuenez, Lautan Hiru jaialdia Bilboko Zazpikaleetan kokatutako euskerazko antzerki zirkuitoa da. Atontzaileak Euskaltzaindia, Café Bar Bilbao, Bira eta Zazpi Katu Gaztetxea dira, Bilbao Kultura-ren kolaborazinoagaz.
Gidoi hautatuak 800 euroko laguntza jasoko dau eta honen produkzinorako 1.200 euro jasoko ditu irabazleak, esan bezela, jaialdian estreinetako.
Aurten, laugarren aldia beteko dau Euskaltzaindiaren mendeurrenaren ospakizunen barruan jaiotako Lautan Hiru antzerki jaialdiak. Gainera, indarbarrituta dator jaialdia, barrikuntzaz josita: Ikusle kluba, umeentzako tartea...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!