XXXIX. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketeak baditu irabazleak
2022-10-14 08:56 KultureaGabriel Aresti Bilbon, garena eta doguna, urriaren 14an, Bilbon.
Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan, lore-eskaintza bat egin da Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketearen XXXIX. aldiko sariak emoteko ekitaldian. Kultur ekimen horrek helburu bi ditu: Literatur sorkuntzea sustatzea eta, aldi berean, euskerazko literaturan egilerik handienetako baten bizitza eta obrak ezagutzera emotea.
Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotziak emon ditu sariak, bilbotar egilearen familartekoen aurrean.
Euskerazko modalitatearen kasuan, sari nagusia Saioa Alcaiza Guallarrendako izan da, Zilborrestea lanagaitik. Akzesitak Maite Arruti Arakistainentzako Zer kontatzen ari zara? kontakizunagaitik eta Aritz Mutiozabal Zabalarentzako, Harria kontakizunagaitik izan dira.
Gaztelaniazko modalidadean saritutako kontakizuna (1.173 lan aurkeztu ziran) En los huesos izan da, Inmaculada Miralles Guardiolarena. Epaimahaiak hau nabarmendu dau ipuin horren gainean: Kontatzailearen ahotsaren eta iruditeriaren originaltasuna, tonu doia eta errealidade oso ezbardinen artikulazino zorionekoa.
Akzezsitak Raúl Héctor Lombardi Maugerirentzako izan da, La inundación de los bajos kontakizunagaitik eta Juan Francisco Criadorentzat, Pelo rojo lanagaitik.
La inundación de los bajos lanaren gainean, epaimahaiak ondokoa nabarmendu dau: Personaiaren eraikuntza psikologiko sinisgarria, ondo buztartua kontakizunaren osogai fantastikoakaz. Nabarmentzekoak dira nostalgia-tonua, kokapenen sinbolismo ahaltsua eta latinoamerikar errealidadea Bibliako parabolearen bidez zeharka aitatzeko gaitasuna.
Pelo rojo lanaz, honako hau goraipatu da: Nabarmentzekoak dira haren tonuaren originaltasuna, hizkuntza koloretsu eta lirikoa, denpora-olgetak –batez be orainaldi faltsua–, baita protagonista moduan normaltasunaren eta moraltasunaren mugan dagoan personaia bat hautatzen jakin izana be.
Epaimahaiko kideek gaien eta generoen askotarikotasuna nabarmendu dabe gaztelaniazko kontakizunen artean eta horreetan dialektoei jagokienez agiri daben ugaritasuna. Anekdota legez, epaimahaiak nabarmendu dau gaietan nahikoa zabal jokatu dabela egun bizi doguzan arazo sozialen inguruan; aurreko edizinoetan ez bezela, lan-prekariedadeaz, tratu txarrez edo pandemiaz baitziran testuetako asko.
Euskerazko modalidadean, 58 lanen artean, sari nagusia Saioa Alcaiza Guallarrendako izan da, Zilborrestea lanagaitik.
Akzesitak Maite Arruti Arakistainendako izan dira, Zer kontatzen ari zara? lanagaitik eta Aritz Mutiozabal Zabalarendako, Harria kontakizunagaitik.
Euskerazko modalidadean irabazlearen kontakizuna da nabarmentzekoa, familia-inguruabarrei heltzen deutse ikuspegi originala argdatz hartuta eta familia-eredu ezohikoak ekarriz, kritikearen bidez eta ironia-dosi handiakaz. Ipuina estilo arinean eta heldutasunez idatzia da eta iruditu jaku nabarmentzekoa dala erabilitako egitura, denporearen linealtasunetik aldenduz.
Zer kontatzen ari zara? lanari emondako akzesitaz, epaimahaiak hau nabarmendu dau: Kontakizun sinisgarri eta aldi berean irudimentsua eskaintzen dau. Protagonistearen ahotsak presentzia nabarmena dauka ipuinean eta fintasunez darabizan umorea eta ironia nagusitzen dira testuan zehar.
Harria kontakizunaren kasuan, aitatzekoa da hau: Zelan osasunaren munduan girotutako anekdota batetik ekinez, behin eta barriro jaustea baina kronika umorez betea eskainiz. Ipuinak puntu surrealistea be nabarmendu behar da, amaiera aldera batez be eta umore eta bibersino olgetak sortzen ditu erietxeko osogaiak eraniliz. Komedia giroa nagusitzen da baina komedia landu bat da, absurdorako jokerea dauena.
Euskarazko modalidadean, epaimahaiaren ustea da maila ona izan dala aurten. Ipuin ederrak, gaiak trebetasunez landutakoak. Gaiak sozialak izan dira baina izan dau lekurik zientzia-fikzinoak be eta distopiek, istorio barrrurakoiagoen ondoan.
Kontakizun onenentzako, euskarazkoen zein gaztelaniazkoen kasuan, 3.500 euro izan da bakotxarentzako; akzesita jaso dabenentzako 1.750 euro jasoko ditue bakotzak.
Barikuan, hilak 14, arratsaldean, hitzordu bat izango da, Gabriel Aresti Bilbon, garena eta duguna izenburukoa, Bidebarrieta Kulturgunean; han, Xabier Monasterio idazle eta itzultzaileak, Karmelo Landa egileak eta Rafa Rueda musikariak parte hartuko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!