Maria Ptqk da Getxophotoko komisario barria
2022-10-13 13:44 KultureaJon Uriarteren lekukoa hartu dau.
Hiru urterik behin komisarioa aldatzeko ohitureari eutsi deutso Getxophoto Nazinoarteko Irudi Jaialdiak eta, hortaz, dagoeneko hiru edizinotan gidari izan dan Jon Uriartek amaitu dau bidea. Aurrerantzean, Maria Ptqk bilbotarra izango da jaialdiaren arduradun artistiko barria.
Ikerketa artistikoan doktorea, Zuzenbidean lizentziaduna eta Zientzia Ekonomikoetan graduatua, formakuntza zabala dau Maria Ptqk-k. Gaur egun, artearen, teknozientziaren eta feminismoen arteko alkarguneetan dabil lanean.
Komisariotza artistikoan eskarmentu luzea dau. Besteak beste, honako erakusketetan izan da komisario: A propósito del Chthuluceno y sus especies compañeras (Espace virtuel du Jeu de Paume, Paris, 2017), Ciencia fricción. Vida entre especies compañeras (CCCB Bartzelona, 2021 eta Azkuna Zentroa, Bilbao, 2022) eta Extinción Remota Detectada (LABoral, Gijón, 2022).
Getxophotok hasiera-hasieratik dauen erespidea beteten bada, hurrengo hiru edizinoetako komisarioa izango da Maria Ptqk, hau da, 2023tik 2025era. Alejandro Castellote (2007-09), Frank Kalero (2010-12), Christian Caujolle (2013-15), Monica Allende (2017-2019) eta Jon Uriarte (2020-22) izan dira orain arteko komisarioak. 2016an komisariotza kolektiboa egon zan.
2023koa Getxophotoren 16. edizinoa izango da. Bagilaren 1etik 25era egingo dabe, Etena! lemapean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!