Hemen da Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazinoarteko Jaialdia

Bizkaie! 2022-10-13 08:05   Kulturea

Zinemaldiaren helburua herritartasun etiko eta arduratsuak sortzea da.

Bilboko Film Sozialak Zinema Ikusezinaren Nazinoarteko Jaialdiak osatzeko eta eraldatzeko balio dau. 2009tik, fikzinoa, dokumentala eta animazinoa, alkarrizketa-espazioak sustatzeagaz batera, herritar etiko eta arduratsuak sortzen laguntzeko tresnak erabili ditu.

Kontuak kontu, Gertxon, Muxikebarrin eta Aixerrotako eta Romo-Artazako Institutuetan XIV Festival Internacional de Cine Invisible, Film Sozialak izenekoaren hainbat proiekzino ikusi ahal izango dira. Jaialdia KCD, Kultura, Communication y Desarrollo Gobernuz Kanpoko Erakundeak atontzen dau, Euskal Lankidetzako Agentziaren eta hainbat erakunderen babesari esker, tartean Getxoko Udalarena.

Muxikebarriko hitzordua datorren barikuan, urriaren 14an, 19:00etan (edegia lekuak bete arte) izango da eta institutuetan egun batzuetan zehar.

Zinemaldiaren helburua herritartasun etiko eta arduratsuak sortzea da, kontzientzia sozial kritiko eta eraldatzaileagaz, Giza Garapen ekitatibo, inklusibo, bidezko eta jasangarria sustatzen dauena, Gizarte Eraldaketarako Komunikazinoa lako tresna bat erabiliz, 2030 Agendea osotzen daben Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko bidean: Getxok, aurten be, Zinemaldiagaz kolaboretan dau eta egoitza izango da, pentsetan dogulako zabaltzen dituan istorioen bidez, alde bion balioak bultzatzen laguntzen dauela, besteak beste, bardintasuna, justizia soziala eta kulturartekotasuna. Gainera, oso garrantzitsua
begitantzen jaku institutuek gazteakaz egiten daben lana, gizaki lez aurkezten jakuzan erronkak lantzeko, Carmen Díaz Gizarte Kohesinoko zinegotziak nabarmendu dauenez.

Aurten Zinemaldiak 900 lan baino gehiago jaso ditu lehiaketara eta urriaren 13tik 20ra, 37 herrialdetatik etorritako 70 hautatuak erakutsiko ditu (% 44 emakumeek egindakoak) egoitza nagusian (Azkuna Zentroa, Bilbo), zein Euskadiko hainbat udalerritan, besteak beste, Getxon.

Saritutako pelikulak

www.filmsozialakstreaming.org helbidean ikusi ahal izango dira urriaren 24tik aurrera.

Proiekzinoak Getxon

Zurrumurrurik Ez Estrategiaren kolaborazinoa dauen Muxikebarriko saioan Solange y el caminante antzezpenaren laburpena izango da, Euri artean konpainiaren eskutik, besteak beste, migrazino-babeslekuko protagonistei ahotsa emoteko eta, era berean, kulturartekotasunetik ekinez alkarrizketarako gune bat sortzeko.

Ondoren hurrengo proiekzinoak izango dira: Reflejo (Euskal Herria), Prejuicios (Euskal Herria), Meu Nome é Maalum (Portugal), Memoria (Uzbekistán, España), Un cuarto de equipaje (Ecuador, España) eta Yauri Etxalde (Euskal Herria); horreen zuzendarietako batek, Unai Zaballak parte hartuko dau ondorengo barriketaldian, Mamadou Dia idazle eta ekintzaile senegaldarragaz; Habanako Historialariaren Bulegoko Ordezkaritzako Sheyla Alfonso gazteentzako komunikazino estrategiaren eta parte hartzeko espazioaren arduradunagaz eta Glenda Pérez Fernández Komunikazino Saileko adituagaz; eta KCD-eko Carlos Vázquez Velasco zuzendariagaz eta Ainhoa Pérez Arróspide proiektu-teknikariagaz batera.

Bestalde, hurrengo egunetan Aixerrota eta Romo-Artaza institutuetan proiekzinoen bilduma bat eta tailerrak izango dira. Ekimena DBHko laugarren mailako eta Batxilergoko lehenengo mailako 1000 bat ikaslerengana helduko da.

Informazino gehiago hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu