Meritxell Ahicartek eta Tania Barrenetxeak irabazi dabe VII. Baffest
2022-10-10 11:03 KultureaEpaimahaiak lan guztien kalidade maila handia azpimarratu dau.
Castelloko Meritxell Ahicartek irabazi dau Estaduko Emakume Argazkilari onenaren Baffest 2022 Saria, pakete banatzaile lanaren bitartez egindako Devilvery, la digestión de la pandemia lanari esker.
Tania Barrenetxea bilbotarrak irabazi dau Euskal Emakume Argazkilari onenaren Barakaldo Saria, Apegos feroces lanari esker, traumearen bidezko belaunaldien arteko loturen eta transmisinoaren esplorazinoa,
Epaimahaiak lan guztien kalidade maila handia azpimarratu dau.
Baffest, Barakaldon egiten dan emakume argazkilarien jaialdia da. 2016tik urtero egiten da euskal herriko hainbat espaziotan, espazio publiko horreek aire zabaleko museo txikietan bihurtuz, formatu ertaineko eta handiko argazkien bidez.
Baffest topaketa eta bizikidetza da, artea, esperientzia barriak bizitea da, argazkigintzearen planteamendu kritiko eta gogoetatsua ardatz hartuta.
Lau erakusketa gune izango ditu. Hamahiru argazkilarik beren lanak erakutsiko ditue.
Barakaldoko Bide Onera plazan bertan, Sara Naomi Lewkowiczen argazkilariaren Maggie: etxeko indarkeriaren erretratuak izeneko erakusketa bisitetako aukerea izango da. Aurtengo edizinoko artista gonbidatua da Sara Naomi Lewkowicz eta New York uritik etorri da festibalaren aurtengo edizinoan parte-hartzeko.
Era berean, Rocío Bueno Emakume Argazkilarien Baffest Lehiaketearen 2021eko estaduko irabazlea izan da aurkezpenean. Azkena Madrildik etorri da bere erakusketea aurkezten.
Emakumeek egindako hamaika argazki bikain ikusi daitekez gaurtik datorren hilebetea amaitu arte Barakaldoko kaleetan. Barakaldoko Udalak Fotopop Producciones Culturales-en eskutik bultzatutako Baffest festibalaren VII. edizinoaren helburua da adierazpen artistikotzat jotako argazkilaritzea herritarrei hurreratzea, argazkiak herritarrek egunero-egunero erabilten dituen eremu erkideetan jarrita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!