2022ko Argizaiola Sariko argazkirik onenak, Batzar Nagusietan
2022-10-06 13:23 KultureaUrriaren 31ra arte dagoz eta sartzea doban da.
2022ko Argizaiola Sariko 160 argazkien artetik, 24 aukeratu eta Bizkaiko Batzar Nagusiek Bilbon daben egoitzan ipini ditue ikusgai, Hurtado Amezaga kalean. Hiru irabazleak eta lehiakideen artean nabarmendu diran beste batzuk erakutsiko ditue, urriaren 31ra arte. Sartzea doban da.
Erakusketea zabaltzeko ekitaldia aprobetxau dabe hiru irabazleei sariak emoteko. Luis Martínez Aniesa izan da 42. Argizaiolaren irabazle nagusia, eta Oskar Gaskonek eta Pedro Luis Ajuriaguerrak akzesitak eskuratu ditue. Batzar Nagusietako presidente Ana Otadui eta Argazki Alkarteen Euskal Federazinoko presidente Juan Armentia izan dira ekitaldiaren buru.
Argizaiola Saria indarbarrituta bueltau dala azpimarratu dau Otaduik, kalidade handiko irudiakaz eta euskal argazkigintzearen erakusgarri bihurtuta.
Ezaugarri bereziak ditu Argizaiola Sariak, lehiaketen lehiaketea dala esan leiteke. Izan be, Euskal Herriko beste sariketa batzuk irabazi dituenek baino ez dabe parte hartzen eta Argazki Alkarteen Federazinoak aukeratzen ditu, gonbidapen bidez, lehiakideak.
Aurtengo edizinoan, honako lehiaketa honeetako irabazleak hartu ditue kontuan Argizaiolarako gonbidapenak emoteko: Recipiente de Recuerdos (Gasteiz), Kirol Argazki Lehiaketa (Bergara), Trofeo Gipuzkoa Internacional (San Sebastián), Legazpi Uria (Legazpi), Indalecio Ojanguren (Eibar), Tolosako Uria (Tolosa), Zumaiako Uria (Zumaia), Nikolas Lekuona (Ordizia), Igartza (Beasain), Photoka (Gernika), Ramón Serrás (Zarautz), Irun Uria (Irún) eta Derio Argazki Lehiaketa (Derio).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!