Etnografiako artikuluen seigarren bildumea kalean
2022-10-06 08:09 KultureaLabayru Fundazinoak argitaratu dau liburua.
Gurean zer berri? Zaharrak berri bildumako seigarren alea liburu formatuan argitaratu dau Labayru Fundazinoak. Astean-astean Etnografia atalak blogean plazaratzen dituen artikulu hautatuak irakurri geinkez liburuan, igazko uztatik hartuak.
Hamabi artikuluko bildumea da, eta danetariko gaiak lantzen dira, bizimodu tradizionalaren barri emoteko: ohiturak, lanbideak, jantziak... Batzuk lokalak dira eta beste batzuk orokorragoak. Labayru Fundazinoagaz lankidetzan ibilten diran adituek idatzi ditue artikuluok.
Testuak hiru hizkuntzatan irakurri leitekez: euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Hau da zerrendea:
- Miguel Sabino Díaz: Bizkaiko Karrantza Haraneko ikazkintza.
- Joseba Santxo Uriarte: Urteko hilak euskaraz.
- Antzasti-Euskaldunon etxea: Arratiako tranbia: bizitza tradizionaletik modernitaterako bidaia.
- Josu Larrinaga Zugadi: Abarketa berriak erromeriarako.
- Luis Manuel Peña: Lehen eta orain.
- Itziar Rotaetxe: Ardiak mozteko sasoia ere badator!.
- Zuriñe Goitia: Hondartzak landa-eremuetan. Bakioko adibidea.
- Emilio Xabier Dueñas: Aurresku baten lehenengo filmazioa… eta bera andereñoena.
-Fernando Hualde: Irunberriko buztin-eskuak.
- Akaitze Kamiruaga: Anguletan!.
- Segundo Oar-Arteta: Morroiak eta kriadak.
- Ziortza Artabe Etxebarria: Ez dago Gabonik karakol bakorik.
Liburua erosteko hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!