'Geruzak' proiektua aurkeztu dabe
2022-10-05 08:05 KultureaUrriaren 19an, Donostianko estreinaldira joan gura izan ezkero emon izena hemen.
Feminismoa, soziolinguistikea, kulturea eta pentsamendua gazteen artean lantzeko ikus-entzunezko bildumea eta webgunea batzen dituan egitasmoa da Geruzak eta Elkar Argitaletxeak eta Jakin Fundazinoak alkarlanean sortu dabe, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordetzearen babesari esker. Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean egindako aurkezpenean parte hartu dau Hizkuntza Politikarako sailburuorde Miren Dobaranek.
Oraingoz sei ikus-entzunezko tematiko dira. Ikus-entzunezkoak tematikoak dira eta gazteen ardurei erantzuteko alkarrizketa espazio bat eskaintzea eta gazteei ahotsa emotea dabe helburu.
Miren Dobaranek aurkezpenean adierazo dauenez, Kultura eta Hizkuntza Politika sailekook argi ikusi genduan Geruzak egitasmoaren bitartez, kapaz izango ginala kalidadezko ikusentzunezkoak on line eta doban eskaintzeko. Gainera, jorratuko diran gaiak bat datoz gure sailburuordetzeak landu behar dituan gaiakaz: feminismoa, soziolinguistikea, kulturea eta pentsamendua. Datorren urtean be bildumea osotzen joango da. Eta bada modu bat gai horreen inguruan aurreratutako guztia era erakargarri batean zabaltzeko. Gazteak dira gure helburu eta gazteakaz jorratzen gabiz egitasmoa, beraz, gazte askoren eretxiak gogoan hartuz eregitako proiektu zabala da Geruzak.
Urriaren 19an, Donostianko estreinaldira joan gura izan ezkero emon izena hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!