Ikasleek Chillidaren lan baten desagerpena argituko dabe
2022-10-05 10:10 Pil-pilean19 ikastetxek hartzen dabe parte aurten Forensic Science ekimenean.
Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Buruzagitzeak krimen bat simulau dau: Bilboko Arte Eder Museoan ikusgai dagoan Eduardo Chillida artistearen Idigi I akuafortea ostu dabe. Simulazinoa Hezkuntzako STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) proiektu barritzailearen barruan egin da.
Victoria Landa Ertzaintzearen zuzendaria eta Amaia Agirre Ikaskuntzearen eta Hezkuntza Barrikuntzearen zuzendaria izan dira goizean ikasleakaz zientzia eta teknologia arteakaz eta giza zientziakaz arrakastaz integretan dituan proiektuan, artea, artearen testuinguru historikoa eta zuzenbidea zerikusia daben alderdiak barrubatzen baititu.
Ikasleek ikastetxeetan diziplina zientifiko eta teknikoetan eskuratzen dabizen ezagutzak erabilten ditue krimenaren lekuan batutako ebidentziak aztertzeko, metodo zientifikoa jarraituz ikerketea egiteko eta poliziaren aurrean defendiduko dituen ondorioak ezartzeko. Hamabi euskal ikastetxetako ikasleak polizia
zientifiko bihurtu dira egun batez.
Forensic Science, Ertzaintzak Innobasque – Barrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzeari esker sustatutako ekimena da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren STEAM Estrategiaren barruan (zientzia, teknologia, injinerutzea, artea eta matematikak batzen dituan ingelesezko akronimoa) lantzen da eta eskola-maila
guztietan formakuntza zientifiko-teknikoa sustatzea da helburua eta arlo horretako bokazino profesionalak sustatzea, batez be nesken artean.
Krimena argitzeaz gan, proiektu hau jorratzeko formakuntza zehatza jaso daben ikasle eta irakasleek Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren laborategiak bisitauko ditue.
Aurten 19 ikastetxek parte hartuko dabe Forensic Science programan eta horreetako ikasleek hainbat gaitasun, besteak beste, talde-lana, barrikuntza, ikerketako trebeziak eta pentsamendu kreatiboa eta kritikoa, landu ditue. Ondokoak dira ikastetxeak:
1. Arangoya ikastetxea, Bilbo (Bizkaia).
2. Artxandape Ikastola, Bilbo (Bizkaia).
3. Asti-Leku ikastola, Portugalete (Bizkaia).
4. Axular Lizeoa, Donostia (Gipuzkoa).
5. B.V. María (Irlandarrak), Leioa (Bizkaia).
6. Somorrostro Heziketa Zentroa, Muskiz (Bizkaia).
7. Gaztelueta ikastetxea, Leioa (Bizkaia).
8. Urdaneta ikastetxea, Loiu (Bizkaia).
9. Deutsche Schule San Alberto Magno, Donostia (Gipuzkoa).
10.Elgoibar ikastola, Elgoibar (Gipuzkoa).
11.El Regato ikastetxea, Barakaldo (Bizkaia).
12.Artaza-Romo Bigarren Hezkuntzako Ikastetxea, Getxo (Bizkaia).
13.Jose Miguel Barandiaran Bigarren Hezkuntzako Ikastetxea, Leioa (Bizkaia).
14.Irungo La Salle, Irun (Gipuzkoa).
15.Larramendi Ikastola, Mungia (Bizkaia).
16.San Fidel ikastola, Gernika Lumo (Bizkaia).
17.Urretxindorra ikastola, Bilbo (Bizkaia).
18.IFP Les Vinyes, Santa Coloma De Gramenet (Bartzelona).
19.Infanta Isabel de Aragón Bigarren Hezkuntzako Institutua, Mataró (Bartzelona).
Azken ikastetxe biak Kataluniakoak dira; Forensic Science proiektua Euskadin, Finlandian, Polonian, Frantzian, Italian, Indian, Australian, Mexikon, Kanadan edo Filipinetan be egiten dalako.
Forensic Science proiektuan UPV/EHUko irakasle eta profesionalen batzorde zientifikoak laguntzen dau:
Juan Vicente Bilbao, Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren burua; Ana Barrilero, Bizkaiko fiskal burua; Paco Etxebarria, UPV/EHUko Auzitegi eta Lege Medikuntzako irakaslea; Fernando Plazaola, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeko dekanoa; Concepción de la Rúa, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila; Esther Rebato, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila; Elena Vecino, UPV/EHUko Medikuntza Fakultadeko Zelulen Biologia eta Histiologiako irakaslea; Pilar González, Kimikarien eta Injineru Kimikoen Alkargo Ofizialaren dekanoa; Luciano Azpiazu, Bizkaiko Injineru Industrialen Alkargoko Dekanoa; Victor de la Peña, UPV/EHUko Injinerutza Eskolako irakaslea; Santiago de Pablo, UPV/EHUko Letra Fakultadeko Historia Garaikideko irakaslea eta Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiako kidea; eta Andere Larrinaga, UPV/EHUko Arte Eder Fakultateko Artearen eta
Musikearen Historia Saila.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!