Bilboko Kultura Bonuak gaur ipiniko ditue salgai

Bizkaie! 2022-10-05 08:17   Kulturea

Udagoienean eta neguan erabili ahal izango dira erositako bonuak.

Ikuskizun kultural bat Arriaga Antzokian (argazkia: Bilboko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Kulturgintzearen sektoreari bultzadea emoteko eta jarduera ekonomikoa suspertzen laguntzeko, Kultura Bonuak plazaratu ditu Bilboko Udalak, herritarrek kulturan egiten daben gastua handitzeko asmoz. Gaur, martiak 5, arratsaldeko 16:00etan hasiko dira saltzen, eta persona bakotxak hamar bonu erosi ahal izango ditu gehienez.

Prezio bi dagoz aukeran, 20 eta 40 euroko bonuak. Herritarrek horren erdia baino ez dabe pagauko, beste erdia Udalaren kontu da. Danetara, 30.356 bonu dagoz. Era horretara, kultur ikuskizunetara joan ahal izango dira herritarrak, edo kultureagaz lotutako produktuak erosi, prezio erdian.

Webgunean zein Kutxabanken kutxazainetan erosi leitekez bonuak, 2023ko zezeilaren 15era arte, edo danak amaitu arte.

Udalak azaldu dauenez, udagoieneko eta neguko kanpainetarako pentsau dabe Bilboko Bonuen kanpaina hau, Gabonak tartean. 2023ko martiaren 15era arte erabili ahal izango dira. Hori bai, erosketa bakotxean lau bonu gastau ahal izango dira gehienez.

Era askotako jarduera kultural dagoz kanpainearen barruan. Besteak beste, aretoetako ikuskizunak, aire zabaleko lokalak, liburuak, zinemea, bideoen alokairua, arte-galeriak, museoak, artisautzea, musika-tresnak eta bildumagintzea.

Kanpainearen onuradun izateko interesa daben establezimendu eta kulturgileek webgunearen bidez egin leikie eskabidea, kanpainea martxan dagoan bitartean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu