Bilboko Open House bisitaldietan 22.000 lagunek hartu dabe parte
2022-10-04 10:46 KultureaZentzumenen uria lemapean, 64 leku barrutik ikusi ahal izan dira.
Astegoienean egin dabe Open House jaialdiaren 2022ko edizinoa Bilbon. 2017tik urtero egiten daben lez, uriko eraikin historiko edo bitxien ateak publikoari zabaldu deutsez, dobako bisita gidatuen bidez. Eraikin eta instalazino batzuen kasuan, Open House izaten da barrutik ikusteko aukera bakarra urte osoan.
Aurten, Bilboko eta inguruko udalerri batzuetako 64 leku egon dira aukeran. Ordu batzuetan ilarak egin dira sartzeko, jenteak gustura hartu duen ekimena dalako. Bilboko Udalak zabaldutako datuaren arabera, 22.000 lagunek hartu dabe parte bisitaldietan. 500 boluntarioren lanari esker, dana joan da ondo.
2022ko edizinoan, bisita gehien hartu daben lekuak izan dira Deustuko Sifoia, eta Ibaigane eta Olabarri jauregiak. Interes handia biztu dabe, ganera, Aburto Etxeak eta Tayko Hotelak. Itsasontziz egindako bisitaldiak be jentetsuak izan dira.
Zentzumenen uria lampean egin da aurtengo Open House. Arkitekturea eta urigintzea dira oinarria, baina, horrezaz gan, Udalak azpimarratu dauenez, aukera bat da herritarrek euren uria hobeto ezagutu deien, Bilboko urigintzea publiko zabalari erakusten jakolako, parte-hartze bidez.
Nazinoarteko ekimena da Open House, 1992an Londresen sortua. Urterik urte, munduko herrialde ugaritara zabalduz joan da, gaur egun 45 uri baino gehiagoko sarea da. Bilbo 2017an hasi zan Open House antolatzen eta 47 espazio edegi eutsezen publikoari lehenengo aldi haretan. Pandemian formatua egokitu behar izan eben, baina aurten betikora bueltau da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!