Argiartean Jaialdia, urriaren 7, 8 eta 9an

Bizkaie! 2022-10-04 08:05   Kulturea

Argi-artearen sorkuntzarako Donostia Kulturaren plataforma bat da Argiartean.

Hainbat diziplina eta profiletako artistek lan esperimentalak martxan jartea eta erakustea bultzatzen dau eta 2019ko Olatu Talkan sortu zan. Egitasmoa kultur etxeen ekimena da eta Ernest Lluch Kultur Etxeak koordinetan dau.

Light art instalazinoez gan, lorategiak eta eleizak programazino heterogeneoa eta dinamikoa hartuko dabe eta hainbat diziplina, besteak beste, musikea, poesia, bideo-artea edo astronomia, argiztapenagaz hartu-emon estuan jarriko dira. Gainera, Animadeba jaialdiaren eskutik eta Euskal Herriko animazinoaren 50 urteak ospatzeko ekitaldien barruan, 1970-2020 urteen artean egindako animazino esperimentaleko filmak erakutsiko ditue; horretarako ZineTxita erabiliko da, Elías Querejeta Zinema Eskolea, Animadeba, Medialab eta Txitagaz lankidetzan, kargo-bike baten gainean eregitako zinema ibiltaria.

Horreez gan, hitzordurako sortutako Gross-Argiartean tokiko garagardaoa eta foodtruck bitan (beganoa be egongo da) produktuak probetako gune gastronomiko bat egongo da.

Zuzenekoak

- Barikuan, urriaren 7an, 20:00etan Puy Barral & Manu Gaigne + Rebeka Elizegi eta 22:00etan, Dotore + Desilence.

- Zapatuan, urriaren 8an, 20:30ean Lluch + Labcuatro; 21:00etan Garazi Gorostiaga + Garazi Nieves eta 22:00etan Skygaze + Inesfera.

+ Urriaren 9an, gaueko 21:30ean, Impresiones en la alta atmósfera (1989) Beñat Achiary & Joseba Irazoki +  J.A. Sistiaga eta 22:00etan Bongho Krappul + Paoletta.

Artelanak eta artistak

+ Manu Muniategiandikoetxea (Bergara, 1966) Eraikineko elementurik oinarrizko eta esanguratsuenak ardatz hartuta datorren lan generatiboa.

LUMO 1 eta 2 Rebeka Elizegi (Donostia,1968) Eskuzko collagearen tradizinoa, arkitektureagaz alkarreragiten daben eskala handiko konposizinoetara eroana.

LAS (RAZ, Donostia: Jacek Markusiewicz & Ander Gortazar) Formatu handiko instalazinoa, mundu digitala eta naturea lotzen dituana zuhaitz arteko LED argien matrize baten bidez.

Ez Da Erraza Jon Begiristain (Donostia, 1967) Alkarregazko egitura esperimental baten bidez sortutako argi-topografia.

LAMPYRIDAE Diego Sologuren (Bilbao, 1985) Elementu modularren ezusteko antolaketatik diseinautako ekitaldirako luminariak.

PROVOCACIÓN Monika Aranda, (Pamplona, 1976) Erabateko indarraldia dauen ardura bati erantzuten deutson argi-instalazino minimoa.

AMNIOSIS Xabier Lozano (Tolosa, 1961) Eleiza barruko sabaietan proiektautako ikus-entzunezkoa.

ZERUEN BILA (De esferas terrenales y divinas) José Zugasti (Elgoibar, 1952) Eskulturea mobimentuan dagozan esfera zeru batera zabaltzen da argiari esker, Borja Jimenezen lankidetzeagaz.

TYCHO TEST ONE Paul Friedlander Paul Friedlander (Mánchester, 1951) Argia materia moldagarri bihurtzen dauen tramankulua. New Art Foundationek itxitako obrea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu