Donostian amaituko da 16. Dantzan Bilaka
2022-10-03 13:42 KultureaHiru eguneko jardunaldia egingo dabe Tabakaleran urriaren 7tik 9ra.
Amaitzear da 16. Dantzan Bilaka, urriaren 7tik 9ra egingo dabe aurtengo azken saioa. Hiru eguneko jardunaldia izango da, Donostiako Tabakalera Zentroan, urtean zehar landutako proiektuak erakusteko, hainbat formatutan.
Leire Amonarrizek, Iratxe Bilbaok, Amaia Cabero-Saizarrek, Víctor Fernándezek, Atic H. Debak, QABALUMek eta TORAk hartu dabe parte Dantzan Bilakaren 16. edizinoan, eta egindakoa jentaurrean erakutsiko dabe Tabakaleran. Sorkuntza koreografikoa alderdi ugaritatik landu dabe.
Horrezaz gan, Jaime Conde Salazar s.u.s.-ek tailer edegia gidatuko dau Tabakalerako jardunaldiak martxan dagozan hiru egunetan. Aurretik izena emon behar dabe parte hartu nahi dabenek.
Koreografiaren arloko sortzaile hasibarrien prozesu artistikoei laguntzeko programea da Dantzan Bilaka, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Alkartearen (ADDE) eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren alkarlanari esker antolatzen dana urtero. Sorkuntzearen eta arte eszenikoen arloko hainbat aretoren laguntzinoa be badau: Aurten, Tabakalera, Azala, Gipuzkoako Dantzagunea eta Lekuona Fabrikearena, hain zuzen.
Egitaraua
Urriaren 7a, barikua
16:30 — Platoa — JAIME CONDE-SALAZAR s.u.s. — TAILERRA
19:45 — Z Aretoa — ATIC H. DEBA — LA FRAGILIDAD DE MI PENE
20:30 — Patioa — AMAIA CABERO-SAIZAR — LURRA JO HONDARRA UKITU
Urriaren 8a, zapatua
12:00 — Platoa — JAIME CONDE-SALAZAR s.u.s. — TAILERRA
16:30 — Plaza — IRATXE BILBAO — MIENTRAS ME AGUANTE EL AIRE
19:45 — Z Aretoa — TORA — NADA SE ROMPERÁ ASÍ. RELATOS PARA CONSTRUIR UNA NUEVA FE
20:30 — Patioa — VÍCTOR FERNÁNDEZ — TRÍADE
Urriaren 9a, domekea
12:00 — Platoa — JAIME CONDE-SALAZAR s.u.s. — TAILERRA
17:30 — Platoa — LEIRE AMONARRIZ — HIZKIDANTZA
18:30 — Plaza — QABALUM — LA MEDIDA QUE NOS HA DE DIVIDIR
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!