Gau Beltzarako egun batzuk baino ez dira falta

Bizkaie! 2022-10-03 11:20   Kulturea

Ospakizunaren gaineko Unidade Didaktikoa sortu dau Euskaltzaleen Topaguneak.

Unidade Didaktikoa gaubeltza.eus webgunean egongo da eskuragarri erabili nahi dauen edonorentzat, beste hainbat informazio eta euskarrigaz batera.

Hezkuntza sareko eragileei be helarazo jake, ikasturtean zehar gaia lantzeko aukerea izan deien.

Olgetak, ginkanak, abestiak, ipuin kontaketak, danetarik dago Ume Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ume eta gazteentzat sortutako Unidade Didaktikoan.

Badira munduko herrialde gehientsuenetan ospatzen diran tradizinoak: Santu guztien egunaren bezperako jaia da horreetako bat: Esangura handiko efemeridea, hildako ahaideen memoria goresteko sortua baita. Halloween esaten deutse anglosaxoiek, Hildakoen eguna Latino-amerikarrek, Arimen eguna deitu izan jako gurean aspalditik.

Gau Baltza

2018an ekin eutson Euskaltzaleen Topaguneak Euskal Herriko usadio zahar horren berreskuratze lanari. Hiru urteotan Gau Baltzak bide emonkorra egin dau: Herritar askok ospakizuna deskubridu eta bere egin dabe gure arbasoen usadioa. Ospakizunaren bezperan gagozan honetan, Euskaltzaleen Topaguneak
Gau Baltzaren gainean gehiago jakin guran ikasleei tresnak helarazotea da helburua, beti be olgetearen arloan baina asmo pedagogiko landuari eutsiz.

Egiten doguna gara, kultura baten zelakotasunak emoten deutsolako izatea herriari. Zela bizi, hala izan. Eta hori dau hain justu Gau Baltzaren inguruko lanketeak helburu: Gurean aspalditik errotutako ospakizuna indarbarritu eta suspertzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu